Espainiako karrika (Baiona)
Espainiako karrika (frantsesez: Rue d'Espagne) Baiona hiriko kalea da, Baiona Handian dagoena.
Espainiako karrika | |
---|---|
Espainiako karrikako irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Baiona |
Koordenatuak | 43°29′N 1°29′W / 43.49°N 1.48°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Espainia |
Espainiako atea eta Louis-Pasteur enparantza artean dago. Vieille-Boucherie, Passemillon, Sabaterie, Lagréou, Luc eta Poissonnerie karrikak zeharkatzen ditu. Hiriko kale nagusienetariko bat da, eta 2007tik aurrera Chronoplusa bakarrik pasa da bertatik, oinezkoentzat jarrita dagoelako.
Lehen Tendes karrika izena zuen[1] eta gaskoieraz Mayou, Mayour, Maieur, Maiour edo Mayor, kale nagusia zelako[2]. Jean Bernard Jauregiberriren jaiolekua ere bada.
Biarritzen izen bereko kale bat ere badago.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ducéré, Édouard. (1887-1889). Histoire topographique et anecdotique des rues de Bayonne, tome 1. Baiona, 163 or. ISBN 2910869113..
- ↑ Ací Gasconha. (2000). Bayonne par ses rues. Abacus édition, 138 or..