BirdLife International

BirdLife International‏‎ hegaztien eta haien habitateen defentsarako nazioarteko erakundea da. Berez, mundu osoko elkarte demokratiko eta independenteen nazioarteko federazioa da. Haren helburu nagusiak hegaztien ikerketa eta defentsa dira. Gaur egun mundu osoan ehun estatuetan baino gehiago daude.

BirdLife International
Datuak
Motanazioarteko gobernuz kanpoko erakundea, lineako datu-basea, datu-base biologikoa, conservation organization (en) Itzuli, karitatezko erakundea eta irabazteko asmorik gabeko erakundea
Jarduera sektoreaenvironment (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua
Jarduera
Enplegatuak251 (2019)
Erabilitako hizkuntzaingeles
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formakaritatezko erakunde
Ekonomia
Diru-sarrerak22.987.810 £ (2019)
Historia
Sorrera1922
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: BirdLifeInternational Twitter: BirdLife_News Instagram: birdlife_insta LinkedIn: birdlife-international Youtube: UC6Bo5Wr8yPUkleeZaaRzhdg Edit the value on Wikidata
Indonesiako zigilua.
1970eko hamarkadan, La Digue-n (Seychelles) uniformea zuen ICBP marka zuen basozaina.

Historia

aldatu

BirdLife International erakundea 1922an sortu zen, Gilbert Pearson eta Jean Théodore Delacourren eskutik. Lehen izena hau zen: International Council for Bird Preservation(ICBP). Presio-taldea gisa antolatu zen baina Bigarren Mundu Gerrarekin batera ia desagertu zen. 1960an izen berria eman zioten, Council for Bird . 1983an aktibitatea berreskuratu zuen; 1993an, bestetik, BirdLife International izena hartu eta zuzendari profesional bat izendatu zuen.[1]

Helburuak

aldatu

BirdLife International erakundearen helburuak hauek dira:

  • Hegazti-espezien desagertzeko arriskuari aurre egitea
  • Hegaztien kontserbazio egoera hobetzea
  • Munduko hegaztien habitateak gordetzea eta hobetzea
  • Hegaztien bitartez biodibertsitatea zaintzea eta horrela ere pertsonen bizi-kalitatea gordetzea

Ohorezko izendapenak

aldatu

Ohorezko izendapen asko izan ditu, besteak beste:

  • Takamado Japoniako printsesa[2]
  • Jordaniako Noor erregina

Erakundeko elkarte batzuk

aldatu

BirdLife International erakundean 120 elkarte baino gehiago daude. Hona hemen ezagunetariko batzuk:[3]

Aldizkaria

aldatu

BirdLife Internationalek hiruhilero aldizkari bat argitaratzen du, BirdLife. The aldizkaria. Azken aldian, hegaztiei eta haien habitatei eta kontserbazioari buruzko azken berriak eta artikuluak jasotzen ditu.[4]

Zerrenda gorria

aldatu

BirdLife International erakundeak, bestetik, International Union for Conservation of Naturek koordinatzen duen animalien zerrenda gorria, hegaztien atalean kolaboratzen du. 2015etatik BirdLife-k 1.375 hegazti espezie desagertzeko arriskuan daudela zehaztu du, guztien % 13a, zortzietatik bat.[5]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu