Espainiako Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionala

Espainiako Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionala - Monetaren Errege Etxea (gaztelaniaz: Fábrica Nacional de Moneda y Timbre - Real Casa de la Moneda) Espainiako Erresumako enpresa erakunde publiko bat da.

Espainiako Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionala
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
Koordenatuak40°25′N 3°40′W / 40.42°N 3.67°W / 40.42; -3.67
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1893
Webgune ofiziala

Kokapena aldatu

Madrilgo egoitza nagusia Jorge Juan kalearen 106. zenbakian dago, Madrilgo Erkidegoko Kirol Jauregiaren alboan.

Zerbitzuak aldatu

Espainiako Ogasun eta Administrazio Publikoen Ministerioak kudeatzen du. Zerbitzu publikorako enpresa bat da, bere betebeharra moneta, diru papera, tinbrea eta agiri ofizialak (tartean NAN eta pasaporteak) ekoiztu eta hauen egiaztapen zerbitzuak eskaintzea da.

Bere jarduera guztia Madril eta Burgos hirietan banatua dago.

Historia aldatu

1893an sortu zuten, aurretik jada bazeuden Monetaren Etxea eta Zigilu Fabrikaren batasunetik. 1955ean Luis García de la Rasilla Navarro-Reverter arkitektoak gaur egungo Madrilgo egoitza nagusia proiektatu eta 1955-1964 artean eraiki zuen.

Kanpo estekak aldatu