Espainiako Gerra Zibila Jataben

Espainiako Gerra Zibila Jataben ere nabaritu zen, eta asko izan ziren bertan izandako biktimak. Jata mendiaren azpian egonda, bertan eman zen guduak eta, ondoren, bi gudarosteen arteko guda herri izateak eragina izan zuen.

Jatako gudua aldatu

Francok eragindako errepresioa aldatu

Emakumezkoak aldatu

Maruri – Jatabeko Gerra Zibilak atsekabe ugari ekarri zizkion herriari. Bi armaden artean geografikoki kokaturiko herria izateak, eta 1937ko maiatza eta ekaina bitartean izandako batailak direla eta, bertako biztanle asko Bizkaiko beste zonalde batzuetara ebakuatuak izatea ekarri zuen, etxeak eta tresnak atzean utziz. Itzultzean, horietako batzuk arpilatuta aurkitu zituzten z edo bonbardaketen ondorioz kalte handiak eragindakoak. Bestalde, sufrimendu hori biztanleriaren zati batek ere jasan zuen, Errepublikari edo matxinatuei inplikatu baitzen babesa emanez eta honek zigorra ekarriko zien batzuei.

Maruri-Jatabekoa bezalako landa-populazio batean, joan den mendeko hogeita hamarreko hamarkadan emakume izateak, botere eta erabaki-guneetan batez ere maskulinoa zen gizarte baten barruan zuen zeregin eskasa izen zuen arren, ez zuen eragotzi haietako kopuru bat errepresio biktima izatea, gatazkan inplikatuta egon zirelako. Konpromiso horrek espetxea eta erbestea ekarriko lituzke berekin. Hainbat artxibo kontsultatzeak ahalbidetu du gaur egun haien izenak ezagutzea, ahanzturatik erreskatatuz.

Fidela Arruza Oleaga aldatu

Fidela Arruza Oleaga (Maruri-Jatabe, 1916ko azaroaren 5a - Bilbo, 2003ko ekainaren 1a) Espainiako Gerra Zibilean preso izan zen. Pedro Arruza Bilbao eta Leonzia Oleaga Libaronaren alaba, neskame ogibidez. Bilboko Orue izeneko kartzelan sartu zuten 1938ko otsailaren 19an baina osasun arazoak zirela eta, Deustuko Unibertsitatean zegoen gerra presoen militar ospitalera eraman zuten, eta han geratu zen 1938ko ekainaren 21era arte.

Ezezaguna da zergatik atxilotu zuten, baina gerra presoen militar ospitale batera eramateak pentsarazten du altxamenduaren aurkako delituren bat egotzi izana.

Bere aita ere Santutxuko Karmelo espetxean sartu zuten 1937an, Matxinadari laguntzea leporatu baitzioten, zinegotzi nazionalista izateagatik, eta gerra garaian, Maruri-Jatabeko Errepublikako Defentsa Batzordeko Ikerketa Batzordeko presidentea izateagatik.

2003ko ekainaren 1ean, Bilbon hil zen.

Julia Echevarria Arrieta aldatu

Julia Echevarria Arrieta (Gatikan jaioa 1871ean baina Maruri-Jatabeko bizilaguna) Espainiako Gerra Zibileko biktima izan zen. Nekazaria eta alfabetatugabea zen, eta dakigunez, alarguna.

Ordena publikoaren kontrako delitua leporatu zioten eta Bilboko Orueko emakumeentzako kartzelan sartu zuten 1938ko urriaren 30ean. 1939ko urtarrilaren 9an aske utzi zuten, Mungiako Guardia Zibilarenera joateko aginduaz

Emakume hau, Ignacio Beitia Echevarriaren ama zen, tropa faxistengandik alde egin zuena Errepublikako gudarostera joateko, non Euskal Pirinioetako brigadan borrokatu zuen. 1939ko otsailean Argeles sur Mer-en zegoen kontzentrazio esparruan sartu zen, urte horretako martxoan hil zelarik.

Agustina Torrontegi Oleaga aldatu

Agustina Torrontegi Oleaga(Maruri-Jatabe, 1912 - ) Espainiako Gerra Zibileko biktima izan zen. Ogibidez, maistra zen. Maruri-Jataben jaioa 1912 inguruan baina Bilbon bizi zen.

Nazionalista. 1937an abiatu zen, laguntzaile gisa Britaina Handira, euskal agintariek antolatutako adingabeen espedizio batekin. 1940an itzuli zen, “ondasunik gabe”, agintari frankisten aurrean aurkeztuz. 1940ko irailaren 30ean atxilotu zuten, Santutxuko Orueko emakumeen kartzelan sartzeko. Urte bereko urriaren 12an aske utzi zuten, Bizkaiko Gobernadore Zibilaren aginduz. Irakasleak “garbitzeko espedientea” ireki zitzaion.

1941ean, Erantzukizun Politikoen Auzitegiak bere aurka egin zuen, nazionalista zelako eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan aritzeagatik. Hori dela eta, 200 pezetako isuna jarri zioten. Trinidad, bere ahizpa zenak eta bera bezalako irakasleak, euskal agintariekin ere lan egin zuen Frantzian, herrialde horretan ebakuatutako umeei laguntzeko..

Josefa Bilbao Larrazabal aldatu

Josefa Bilbao Larrazabal (Maruri-Jatabe, 1918 - ) Espainiako Gerra Zibileko biktima izan zen. Maruri-Jataben jaio zen 1918an, Marcelino Esles-ekin ezkondu zen eta Mª Angeles izeneko alaba zeukan.

Gerra zibilean zehar, Euzko Gudarosteko batailoi batzuetan aritu zen erizain.

Ipar Frontea erori ondoren, Bartzelonara joan zen Eusko Jaurlaritzarekin batera eta 1939an, Katalunia erori zenean, Frantziara joan zen. Frantzian erizain lanetan jarraitu zuen Euskal Brigada izenekoan (gerra zibileko euskal soldatu izandakoek eta boluntario berriek osatutako taldea), Espainiako Batasun Nazionalean sartu zenean. Agirreren gobernuarekin elkarlanean jarraitu zuen, 1944ko amaieran gerrilla mugimendu horretatik atera ondoren.

1946an, Frantziako Ainay de Chateau-n bizi zen errefuxiaturik.

Errepublikak eragindako errepresioa aldatu

Emakumezkoak aldatu

Concepción Arandia Escuza aldatu

Elorrion jaioa 1849an. Irakasle erretiratua. Maruri-Jatabeko herritarra.

Maruri-Jataben atxilotu zuten 1937ko maiatzaren 24an, bere etxean, Jose Marcet Soler suhia eta Aurora Zorrozua Arandia alabarekin batera, “estaltze” delitu bat egotzita. Badirudi, Ildefonso Asensio Sánchez suhiari (postetxeko ofiziala) eta 16 urteko Jesus Asensio Zorrozua bilobari ihes egiteko aukera eman zietela. Bi hauek matxinatuekin batera joan ziren, gerrako frontetik hurbil bizi zirela aprobetxatuz.

Bosgarren Euskal Dibisioaren egoitza den Butroeko gaztelutik igaro ondoren, Bilboko Segurtasun Zuzendaritza Nagusira eraman zuten. Deklaratu ondoren, 88 urte zituela, Euzkadiko Herri Auzitegiko 1 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak hilabete bereko 25ean aske uztea erabaki zuen, aldez aurretik, estaltze delitua dela eta, 500 pezetako isuna ordaindu behar izan zuela.

Aurora Zorrozua Arandia aldatu

Maruri-Jataben jaioa, 1890an.

1937ko maiatzaren 24an atxilotu zuten bere amarekin batera, “estaltze” delituaz egotzita. Espetxeratu zuten, eta hurrengo egunean deklarazioa hartu ondoren, epaileak hilaren 29an aske utzi zuen. José Marcet senarra ere aske utzi zuten ekainaren 4an, arazo psikiatrikoak zituela-eta bere ekintzen arduragabe deklaratu ondoren. Auroraren anaia, Federico, apaiza zena, indar frankistek atxilotu zuten, hainbat urtez hainbat espetxetan (Karmelo Bilbon, Langraiz Okan, Dueñasen eta Carmonan).

Erreferentziak aldatu

  • Alonso Carballés, Jesus J.: “1937. Los niños vascos evacuados a Francia y Bélgica”. Asociación de niños evacuados 1937. 1998
  • Arrien, Gregorio: “Niños Vascos evacuados a Gran Bretaña 1937 – 1940”. Asociación de niños evacuados 1937. 1991
  • Calvo Ortiz, Mónica: “Orue. La prisión habilitada para mujeres. De la represión al olvido”. UNED. 2014
  • Egaña, Iñaki “1936. Guerra civil en Euskal Herria”. Aralar liburuak. 1998.
  • Rodríguez, Mikel: “El caso de los comandos vascos”. Euskonews. 2000

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu