Eskinantzia
Errubiazeoen familiako landare belarkara, ebakidura lauangeluarra duen zurtoin mehea, hostoak bertizilatuak eta loreak txikiak dituena. Leku lehor eta eguzkitsuetan hazten da.
Eskinantzia (Asperula cynanchica) errubiazeoen familiako belar landarea da[1]. Europako kostalde eta basoetan bizi da sendabelar hau.
Eskinantzia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Gentianales |
Familia | Rubiaceae |
Generoa | Asperula |
Espeziea | Asperula cynanchica |
Azpiespezieak aldatu
- Asperula cynanchica subsp. cynanchica
- Asperula cynanchica subsp. occidentalis (Rouy) Stace (itsas eskinantzia)
- Asperula cynanchica subsp. pyrenaica (L.) Nyman
Deskribapena aldatu
Adar fin zurkarak dituen zuhaixka da, neguan hostoak galtzen ez dituena. Hosto fin eta luzeak ditu.
Loreak oso txikiak dira, 2-4 mm-ko kolora dute. Hodi itxura dute eta amaieran lau petaloren puntak banatzen dira, hodiaren luzera baino laburragoak. Kolore urdinxka edo zurixka dute.
Bizitokia aldatu
Mediterraneo eremuan ugaria da. Sasitza irekietan hazten da, sarritan ezkai artean. Lurzoru karetsuak atsegin ditu.
Erabilera aldatu
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Amigdaletako abzesuak sendatzeko erabiltzen da.
Suedian eskinantziaren sustraiak txikituz koloratzaile gorria egiten dute[2].
Iruditegia aldatu
-
Landarea loretan.
-
Loreak hodi luze bat du.
-
Lorea goitik ikusita.
-
Zurtoinak.
Erreferentziak aldatu
- ↑ World Checklist of Rubiaceae
- ↑ (Ingelesez) Gregory, George. (1819). A New and Complete Dictionary of Arts and Sciences: Including the Latest Improvement and Discovery and the Present States of Every Branch of Human Knowledge. Collins and Company (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).