Escherichia coli O157:H7

Escherichia coli O157:H7 Escherichia coli bakterioaren andui enterohemorragikoa da, janari-intoxikazio larria eragiten duena.

Escherichia coli O157:H7
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaEnterobacterales
FamiliaEnterobacteriaceae
GeneroaEscherichia
EspezieaEscherichia coli
Baliorik ez Escherichia coli O157:H7
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Bi patologia nagusi eragiten ditu: kolitis hemorragikoa, eta sindrome hemolitiko-uremikoa. Lehenengo patologia beherako odoltsuekin garatzen da, eta bigarrenak giltzurrunak kaltetzen ditu, eta giltzurrun-gutxiegitasuna eragin [1]. Infekzioaren iturburua bakterioarekin kutsatutako ur edo janariak dira, batez ere esnea eta haragia (pasteurizatu gabeko esnea edo gutxi kozinatutako haragiak, bereziki behi-haragiak) [2].

E. Coli O157:H7-aren infekzioa diagnostikatzeko gaixoaren gorotzetatik hartutako lagina hazkuntza-ingurune egoki batean erein behar da (koprokultibo). Koloniak hazten direnean proba serologikoen bidez O (antigeno somatikoa) eta H (flageloaren antigenoa) antigenoak identifikatu behar dira.

Birulentzia

aldatu

E. Coliren andui patogeno honek exotoxina indartsu bat ekoizten du, Shigella dysenteriae bakterioak ekoizten duenaren antzekoa (vero toxina). Toxina horrek heste-mukosaren zelulak apurtzen ditu, kolitis hemorragikoa agertuz [3].

Bakterioak plasmido bat ere badu, pO157, bere birulentzia areagotzen duena. Plasmido horren mekanismo patogenoa bakterioak sortzen duen katalasa periplasmiko batean datza [4]

Patogenia

aldatu

E. Coli O157:H7-aren infekzioak beherako hemorragiko akutua sortzen du (hainbat kasutan beherakoa ez-hemorragikoa izan arren) , arranpa abdominalekin agertzen dena. Ez dago sukarrik. Gaitza berez sendatzen da kasu gehienetan 5-10 egunetan, disenteria bakteriarra baino arinagoa delako [5]. Infekzioa ere asintomatikoa izan daiteke.

Antibiotikoen erabilera ez da gomendatzen kolitis hemorragikoa tratatzeko, gaitza berez sendatzen delako eta hainbat kasutan ondorio gaiztoak ekartzen dituelako.

Ume txikietan, bereziki, eta pertsona zaharrenetan infekzioak beste patologia larriagoa ekar dezake: sindrome hemolitiko-uremikoa. Bakterioaren toxina hesteetan xurgatzen denean eta giltzurrunetara iristen denean ager daiteke. Odoleko globulu gorriak apurtu eta giltzurrun-hutsegite eragiten du. Infekzioen %2-7 inguruk sindrome hori sortzen dute [6]. Odol-transfusioak eta dialisia beharrezkoak izan daitezke.

Janari-intoxikazioa sortzen duenez, bakterio patogenoak agerraldi akutuak ere eragiten ditu tarteka. E. coli O157:H7-k sortutako eta identifikatutako lehenengo agerraldia AEBetan izan zen 1982an.

Erreferentziak

aldatu
  1. Basaras Miren eta Umaran, Adelaida Mikrobiologia medikoa E.H.U.ak argitaratuta, 190-191 orr. ISBN: 84-8373-658-6
  2. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:986 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1.
  3. Ingraham, J., Ingraham, C.: Introducción a la microbiología Vol. II, Ed. Reverté (1998), 562-563 orr. ISBN: 84-291-1871-3
  4. Brunder W, Schmidt H, Karch H (1996ko azaroan) KatP, a novel catalase-peroxidase encoded by the large plasmid of enterohaemorrhagic Escherichia coli O157:H7 Microbiology. 142 ( Pt 11) (11): 3305–15
  5. Hemolytic Uremic Syndrome (HUS) (Hemolytic, Uremic, Syndrome, HUS) Department of Health, New York State
  6. Agirre, Jabier Escherichia coli dela eta Argia aldizkaria (2011ko ekaina)

Kanpo estekak

aldatu