Esaera zahar flandestarrak

Esaera zahar flandestarrak (nederlanderaz, Nederlandse Spreekwoorden) Pieter Brueghel Zaharraren margolan ospetsua da. Olioz aritz-ohola gaiean egina dago eta 1559n egin zuen. 117 zentimetroko garaiera du eta 163 zm-ko zabalera. Garu egun Berlingo Gemäldegalerien erakusten da, Alemanian. Bertako paisaia batean Pieter Brueghel Zaharrak esaera zahar askoren errepresentazioak jaso zituen.

Esaera zahar flandestarrak
Nederlandse Spreekwoorden'
Jatorria
Sortzailea(k)Pieter Bruegel Zaharra
Sorrera-urtea1559
IzenburuaNetherlandish Proverbs (The Blue Cloak)
MugimenduaNorthern Renaissance (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta oak panel (en) Itzuli
Dimentsioak117 (altuera) × 163 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaThe Blue Cloak (en) Itzuli
Iconclass86
Kokapena
LekuaGemäldegalerie
BildumaGemäldegalerie
Inbentarioa1720
Argumentu nagusiaThe Blue Cloak (en) Itzuli

Deskribapena

aldatu

Ehun inguru dira margolanean agertzen diren esaera zaharrak. Batzuk gaur egun oraindik bizirik daude baina asko desagertu dira. Badira ere Europa osoan zabalduta daudenak, esaterako Korrontearen aurka igeri egitea edo Arrain handiak txikia jaten du.

Esaera zaharrak margolanean
Esaera zaharra Esanahia Tokia
Burko batera deabrua bera lotzeko gauza izan. Tematia izatea dena gainditzen du.  
Zutabei hozka egitea. Erlijioaz hipokrita izatea.  
Esku batean sua eta bestean ura eramatea. Bi aurpegi izatea.  
Buruarekin ladreilu-harresi baten aurka jotzea. Ezinezkoa dena lortzeko saiakera.  
Oin bat oinutsik eta bestea zapataz jantzirik. Garrantzitsuena oreka da.  
Zerriak tapoitik tiraka. Axolagabekeriak hondamendira eramaten du.  
Katuari kaskabiloa jartzea. Zaila edo arriskutsua den zerbait egiten saiatzea.  
Hortzak eta guztiz armaturik izatea. Armaturik egotea, oso prestatuta.  
Armadura jartzea. Biziki haserretzea.  
Batek ardiak mozten ditu, besteak, zerriak. Batzuek abantaila guztiak dituzte; bestetzuek, batez ez.  
Ilea moztu, ez larrutu. Gehiegikeriak ez egin, ondorio txarrak ditu-eta.  
Hemen sardinzar bat ere ez da frijitzen. Gauzak pentsatuta zeuden bezala ez doaz.  
Sardinzar osoa frijitu haren arrautzak jateko. Gutxi lortzeko gehiegi egitea.  
Tapakia buruan jartzea. Ardura guztiak zeuk hartzea azkenik.  
Sardinzarra haren zakatzetatik zintzilikatzen da. Zure eginkizunen gainean ardura izatea.  
Horretan ere badago sardinzar baino gehiago. Ikusten den baino gehiago izatea.  
Zer egin diezaioke keak burdinari? Aldatu ezin daitekena aldatzen saiatzea ez du zentzurik.  
Txakurra lapikoan topatzea Etxera beranduegi heltzea, jatekorik ez dagoenean: txakurra lapikoak garbitzen ari denean.  [1]
Bi aulkien artean errautsaren gainean esertzea. Zalantzati izatea.  
Oiloei tripa ikutzea Zerbaitekin kontatzea izan baino lehen. Arrautzak izan baino lehen saltzea.  
Guraizeak hantxe zintzilik. Agian engainatuko zaituzte.  
Hezur bera karraskatzea behin eta berriro. Gauza berataz behin eta berriro hitz egitea.  
Kartak segun eta nola ateratzen zaizkio. Zortearen arabera.  
Mundua atzekoz aurrera dago Agertzen den bitxia buruz bera dago. Mundua buruz behera dago.  
Kabian gutxienez arrautza bat utzi. Erreserban beti zerbait gordetzeko beharra.  
Munduaren gainean kaka egitea. Dena gorrotatu, mespretxatu.  
Sudurretik eramana izatea. Batek nahi duena beste guztiek egitea.  
Dadoak botata daude. Ondorioa aldatzeko dagoeneko ezer ezin da egin.  
Tontoek naipe onenak eskuratzen dituzte. Tontoek zortea dute, zortea inteligentziaren gainetik.  
Behatzen artetik begiratzea. Barkabera izatea, ez ikustearena egitea.  
Aiztoa han dago zintzilik. Erronka botatzea.  
Eskalapoiak hortxe daude. Ezertarako itxoitea.  
Erratza atera. Nagusia kanpoan dagoenean ondo pasatzea.  
Erratz-makil baten azpian ezkontzea. Ezkondu gabe elkarrekin bizitzea.  
Teilatua gozopilez egitea. Luxu handiaz bizitzea.  
Teilatuan zulo bat izatea. Inozo izatea.  
Teilatu zaharrek konponketa handiak behar dituzte. Gauza zaharren mantentze handia behar dute.  
Sabaiak estrabeak ditu. Txulo-miatzaileak egon daitezke. Ormek belarriak dituzte.  
Belarri atzean agin-mina izatea. Ezer izan gabe gaixoarena egitea.  
Ilargian pixa egitea. Denbora tontakerietan galtzea.  
Lapikoa hortxe dago zintzilikatuta. Izan behar zenaren aurkakoa izatea.  
Gezi bat botatzea aurrekoa aurkitzeko Fundamentorik gabeko ekintza errepikatzea.  
Bitxa gabe tonto bati bizarra egitea. Norbait engainatzea.  
Txano beraren azpian bi tonto. Ergelkeriak beti kideak bilatzen ditu.  
Leihotik kanpo handitzea. Ezkutatzeko ezinezkoa.  
Urkemandian ikutzea. Norbaiten lotsagabekeriaz kargu egitea.  
Ateak irekita uzten badira, zerriak korrika garira joango dira. Axolagabekeriak hondamendiari deitzen dio.  
Garia gutxitzen den tokian, zerri asko daude. Pertsona batek irabazteko beste batek galdu behar du.  
Ipurdian sua izango balu bezala korrika egitea. Oso larrituta egotea.  
Suak jaten dituean, txinpartak kakarekin egiten ditu. Ekintza okerrak, ondorio okerrak.  
Haizearen arabera soingainekoa ipini. Norberaren komenigarritasun arabera jokatzea.  
Lumar haizera bota. Ezertarako lan egitea.  
Zikoinari begira. Denbora galtzea ezertan.  
Bi euli kolpe batez hiltzea. Handizale izatea, gehiegi lortzea nahi izatea.  
Iditik astoaren gainean erortzea. Garai okerretan bizitzea.  
Aldabari musu ematea. Losintxari izatea.  
Ipurdia atearekin garbitzea. Gauzak modu arinez erabiltzea edo azaltzea.  
Bizkarrean zama eramaten paseatzea. Gauzak diren baino okerragoak direla irudikatzea.  
Txiro bat ate baten aurrean dagoen beste batetaz errukitzea. Zurea ikusi gabe bestearena azaltzea.  
Sarearen atzealdean arrantza egitea. Aukera galtzea.  
Arrain handiak txikia jaten du. Boteretsuek ahulak direnekin aprobetxatzen dira.  
Eguzkia uren gainean dirdira egiten ezin jasan. Auzokoaren arrakastez jeloskorra egotea.  
Letrina bat zintzilik erreten gainean bezala. Nabarmena da.  
Aritz-oholez zehar edozeinek begira dezake horrek zulora baldin badu. Nabarmenda dena esatea ez du zentzurik.  
Zulo beretik kaka egitea. Bereizezinak.  
Dirua uretara botatzea. Dirua botatzea, edozein modutan gastatzea.  
Arrakalatutako orma laster eroriko da. Gaizki egindako guztiak porrot egiten du.  
Berdin dio norena den erretzen ari den etxea sukarrekin berotzeko aurkera duzun bitartean. Aukeratik onurak atera besteentzat dituen ondorioez pentsatu gabe.  
Egurra errestan eraman. Amorante batek engainatua izan edo zentzurik ez duen lanean aritzea.  
Beldurrak atsoari korrika egin arazten dio. Uneko gertaera batek ezagutzen ez ziren ezaugarriak azalarazi ditzake.  
Zaldien gorotzak pikuak ez dira. Itxurekin zure burua ez engainatzeko. Dirdir egiten duen guztia urrea ez da.  
Itsu batek beste itsu eramaten badu, biak zanga-zulon eroriko dira. Zu bezain ezjakint bati jarraitzea ez du zentzurik.  
Nahiz eta eliza eta kanpandorrea ikusi, bidaia ez da bukatu. Lan bat osatu arte ezin da eginatzat eman.  
Dena, nahiz eta oso fina josita izan, azkenean argitara ateratzen da. Ezer ezin da betiko ezkutatu.a siempre.  
Begirada haize oihalean tinko mantentzea Adi egon, arretatsu izan.  
Urkamendian kaka egitea. Isun baten aurrean ez desanimatzea.  
Hilotza dagoen tokietara, beleak joaten dira. Gertaera batzuen jatorria ezkutaezinak dira. Kearen bidez sua dagoela dakigu.  
Haizearen alde nabigatzea erraza da. Baldintza egokiak baldin badira helburuak lortzea ez da zaila.  
Nork daki zergatik antzarak oinutsik dabiltzan? Nahiz eta nabarmena ez izan, gauza guztiak ulertzeko arrazoiak daude.  
Zure zaindaria ez banaiz, antzarei antzarak izaten utziko diet. Zure konpetentziakoak ez diren aferetan ez sartu.  
Hartzak dantzatzen ikustea. Gose izan.[2]  
Hartz basatiek nahiago dute haien artean laguntzea. Antzeko pertsonak haien artean hobeto moldatzen dira ezezagunekin baino.  
Abitu txanoduna hesi gainetik botatzea. Zerbait bota jakin gabe agian geroago beharko duzun.  
Korrontearen aurka igeri egitea gogorra da. Iritzi orokorraren aurka iritzi propio izatea zaila da.  
Pitxerra iturrira doa puskatu arte. Arriskuan askotan jartzea azkenean ondorio txarrak ditu.  
Larruzko lotura onenak beste norbaiten larruaz egindakoak dira. Hobe da beste norbaiten lanaz baliatzea.  
Angira buztanatik heltzea. Lan zail bati hasera ematea.  
Saskiaren zirrituez erortzea. Harrapatua izatea.  
Zerutik eta lurretik zintzilikatuta geratzea. Egoera ezeroso batean egotea.  
Oiloari arrautza hartzea eta antzarena uztea joaten. Erabaki okerra hartzea zeren eta antzaren arrautzak handiagoak baitira.  
Labearen aurrean aho zabalka. Ahal den baino gehiago egiten saiatzea.  
Ogi batetik bestera zailtasunez igarotzea. Zailtasunak hilabete bukaerara ailegatzeko.  
Aitzurra kirtenik gabe. Alferrikako gauza.  
Aizkora bilatzea. Aitzakia bilatzen saiatzea.  
Hemen dago bere eskuargiarekin. Azkenenan bere benetako gaitasuna erakustea.  
Aizkora bere kirtenarekin. Ziur aski zerbait osoa esan nahi du.  
Olo-ahia bota ondoren guztia ezin da jaso. Zerbait egin ondoren ezin da atzera egin.  
Gurpiletan makilak sartzea. Beste pertsonen asmoetan oztopoak jartzea.  
Maitasuna diru-poltsa dagoen aldean dago. Maitasuna erosten da.  
Botatzea alde luzeenarikin gelditzeko. Abantailak lortzen saiatzea.  
Zutik bere argi propioaren azpian. Norbera bere buruaz harro egotea.  
inork ez ditu besteak labean bilatzen aurretik berau ezbada han ibili. Besteen ahuleziak irudikatzea era batez horrek norbera aurretik ezagun izanak adierazten du.  
Mundua zure hatz lodi gainean izatea. Onura guztiak edukitzea.  
Lihozko bizarra Kristoren aurpegian lotzea. Bihozberatasun azpian engainu ezkutzatzea. Otsoa ardi-larruaren azpian.  
Munduan arrakasta lortzeko makurtzeko beharra. Arrakasta lortzeko itxurakeriak eta losintxak erabili behar dira.  
Arrosak zerriei ematea. Merezi duen lan batean indarrak galtzea.  
Txekorra hil ondoren putzua estaltzea. Behin ondamendia gertatuez gero lehen egin behar zen konponketa egiten jartzea.  
Ardia bezain otzana. Pazientzia handia izatea, lasaia.  
Kapa urdina senarrari jartzea. Adarrak jartzea.  
Erdian zakur beltz bat sar ez dadila kontuz ibil zaitez. Bi emakume elkarrekin daudenean zakurra ez da behar arazo gehiago sortzeko.  
Batek goruan biribilkatzen du besteak josten duena. Biek txutxumutxuak zabaltzen dituzte.  
Eguna saskietan eramatea. Denbora galtzea.  
Deabruari kandela jartzea. Mundu guztiari losintxa egitea.  
Deabruarekin aitortzea. Etsaiari sekretuak erakustea.  
Zerriari sabeletik hiltzen zaio. Aurretik ikusitako amaiera. Egin dena ezin da desegin.  
Bi zakur ez dira hezur berari buruz ados jartzen. Gai bat bereaz eztabaidatzea.  
Bitsadera izatea Bizkarroia izatea: bitsadera zati handiekin gelditzen da.  
Zertarako plater ederra hutsik baldin badago? Edertasunak ez du gosea kentzen.  
Azeria eta zikoina elkarrekin alfatzen. Bi iruzurgileek beti haien alde jokatzen dute.[3]  
Belarrian putz egin. Txutxumutxuak zabaltzea.  
Zor bat klarionez idaztea. Norbaiti faborea zor izatea.  
Haragia erregaian momentuero urinez buzti behar da. Gauza eta ekintza batzuek momentueroko arreta eskatzen dute.  
Harekin erregailua ez du buelta emango. Harke ez du lagunduko.  
Txingar gainean esertzea. Urduri egon.  
Sarerik gabe arrantza egitea. Besteen lanaz baliatzea.  

Erreferentziak

aldatu
  1. Margolanaren egoerak txakurra ia ezkutatu du.
  2. Honen esanahi zehatza ez dago garbi.
  3. Esoporen alegia baten erreferentzia.

Kanpo estekak

aldatu