Ireki menu nagusia

Errege

Erregin» orritik birbideratua)

Erregea, herrialde edo estatu baten monarka gizonezkoa da; estatuburua monarkia gisa eratutako estatuetan, edo ohiturazko monarka estaturik gabeko herri batzuen kasuan, esate baterako Uganda estatuaren barruko Buganda erresumako monarkiaren kasuan.

Monarka kontzeptua ez da guztiz berdina, ohituraz beste titulu batzuk ere badira horren barruan, hala nola enperadoreak, sultanak, emirrak eta beste.

Erreginak eta errege ezkontideakAldatu

Erresumako monarka emakumezkoa bada, erregina da. Euskaraz errege eta erregina terminoak oso markatuta daude generoaren aldetik, eta horregatik, erresuma bateko historiaz ari garenean, haren agintari monarkei errege-erreginak esaten zaie pluralez euskaraz.

Erregina subirau baten senarra errege izan daiteke tituluz zenbait tradizio monarkikotan, eta errege ezkontidea esaten zaie kasu horretan. Baina hau ez da berdina monarkia guztietan: Ingalaterrakoan, Elisabet II.aren senarrari printze esaten zaio. Aldiz, Nafarroako erresuman, erregina subirauen ezkontideek errege titulua erabiltzen zuten, eta erregeen zenbaketa ohikoetan ere ageri dira. Esate baterako, Joana I.aren senarra, Filipe Ederra, Filipe I.a Nafarroako gisa agertzen da Nafarroako errege-erreginen zerrenda dinastikoetan.

Gaur egungo erregeakAldatu

IruditegiaAldatu


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errege