Erredundantzia (literatura)

Erredundantzia literaturan asko erabiltzen den hitzezko figura da. Oso prozedura estilistiko zabalaren iturburua da. Errepikapenetan oinarrituta, adierazkortasuna indartzen du iterazioaren bidez. Askotan ideia bera gordetzen du forma ezberdinen itxuraren azpian.[1]

Etimologia aldatu

Hitza Antzinako latinetik dator, redundare hitzatik alegia, gainezkatzea euskaraz.

Ezaugarriak aldatu

Erredundantziaren bidez pleonasmoa, errepikapena, anafora, tautologia, perisologia eta beste figurak sortzen dira. Sintaxi mailako prozedura da, ideia berridazten elkarren ondoan dauden bi perpausetan edo perpaus batean bi zatitan. Pleonasmoa denean perpaus zati bereko bi hitzetan errepikatzen da. Xabier Altzibarrek, Literatura Terminoen Hiztegian, [2] Txomin Agirreren Garoa eleberriaren hasiera aipatu du adibide gisa: "Ura zan gizona, ura!".

Erreferentziak aldatu

  1. 237 or.
  2. 224 or.

Bibliografia aldatu