Erreakzio motor

Erreakzio motorra motor mota bat da, atzealdetik fluidoa egoztearen ondorioz sortzen den aurreranzko erreakzio-higiduran oinarriturik dagoena.[1] Definizio orokor horren barnean motor ugari sartzen dira, tartean turboerreaktoreak, turbofanak, estatorerreaktoreak eta pultsuerreaktoreak, baina, erabilerarik hedatuenean, bulkada eragiteko asmoz gas jariakinak sortzeko erabiltzen den gas-turbinari deritzo.

Erreakzio motor baten eskema.

ErreferentziakAldatu

  1. Erreakzio-motor. Energiaren Euskal Erakundea, eve.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-1).

Kanpo estekakAldatu