Erramun Jaiogabea
Erramun Jaiogabea (katalanez: Sant Ramon Nonat; Portell, Lleidako probintzia, 1204 – Cardona, 1240ko abuztuaren 31) Erromatar Eliza Katolikoko elizgizona izan zen. Petri Nolaskoren adiskidea zen, eta 1224an Mesedetako ordenan sartu zen, hark bultzatuta. Aljerian ibili zen erredentzio-misioak bideratzen, eta torturak jasan zituen. Gregorio IX.a aita santuak 1239an deitu zuen Erromara kardinal izendatzeko, baina bidean hil zen. Ama hil ondoren zesareaz jaio zelako zuen jaiogabe izengoitia.
Erramun Jaiogabea | |||
---|---|---|---|
1239 - 1240ko abuztuaren 31 ← Robert Somercotes (en) - Guglielmo Fieschi (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Portell (en) , 1204 | ||
Herrialdea | Aragoiko koroa | ||
Heriotza | Cardonako gaztelua, 1240ko abuztuaren 31 (35/36 urte) | ||
Hobiratze lekua | Santuari de Sant Ramon Nonat (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | katalana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||
Santutegia | |||
Abuztuaren 31 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Erlijio-ordena | Mesedetako ordena Q2028821 |
Erreferentziak aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erramun Jaiogabea |