Erraldoien eliza edo Deabruaren eliza (finlandieraz, Jätinkirkko) Finlandian k.a. 3000 eta 2000 urteen bitartean gizakiek eraikitako harrizko eraikuntza megalitikoei ematen zaien izena da. Botniako Golkoaren ertzean daude batik bat, Ostrobotnia eskualde finlandiarrean eta iparraldeko hondartzetatik gertu. Eraikin biribil eta laukizuzenak izaten ziren eta Pöljäko eta, batez ere, Kierikkiko zeramikekin lotura estua dauka. Marianna Ridderstad eta Jari Okkonen historialariek 2009. urtean argitaratutako lan batean, eraikin hauen ateak, eguzkiaren ateratzearen kokalekuarekin harreman estua zutela adierazi zuten; honek, Eskandinaviako eta Ipar Europako megalitismo ohitura jarraitzen zutela adierazi nahi du. Carnaceko harri lerro batzuen antzekoak dira, hala nola, Crucuno, Kermario eta Le Manio. Erraldoien eliza handiena Raahe udalerrian dagoen Kastelli izenekoa da eta guztira, 60 metroko diametroa dauka [1][2][3].

Kartelli erraldoien eliza.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu