Erik Vlček (Komárno (Eslovakia), 1981eko abenduaren 29a) piraguismoan lehiatzen den kirolari eslovakiarra da.[1]

Erik Vlček

Bizitza
JaiotzaKomárno1981eko abenduaren 29a (42 urte)
Herrialdea Eslovakia
Hezkuntza
Hizkuntzakeslovakiera
Jarduerak
Jarduerakkayaklaria eta piraguista
Altuera190 zentimetro
Jasotako sariak

Olinpiar Jokoak aldatu

2004ko Udako Olinpiar Jokoetan, Atenas 2004an (Atenas), brontzezko domina eskuratu zuen K-4 1000 m modalitatean, Eslovakiako taldearekin, 2.59,314ko denboraz, Hungariako taldearen (urrezkoa) eta Alemaniakoaren (zilarrezkoa) atzetik. Hauek osatzen zuten Eslovakiako taldea: Richard Riszdorfer, Michal Riszdorfer, Erik Vlček eta Juraj Bača-k.

2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Pekin 2008an (Pekin), zilarrezkoa lortu zuen K-4 1000 m modalitatean, Eslovakiako taldearekin, 2.56,593ko denboraz, Bielorrusiako taldearen (urrezkoa) atzetik eta Alemaniakoa (brontzezkoa) garaituz. Hauek osatzen zuten Eslovakiako taldea: Richard Riszdorfer, Michal Riszdorfer, Erik Vlček eta Juraj Bača-k.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), zilarrezkoa eskuratu zuen berriro K-4 1000 m modalitatean, Eslovakiako taldearekin, 3.05,044ko denboraz, Alemaniako taldearen (urrezkoa) atzetik eta Txekiakoa (zilarrezkoa) garaituz. Hauek osatzen zuten Eslovakiako taldea: Juraj Tarr, Denis Myšák, Erik Vlček eta Tibor Linka-k.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezkoa eskuratu zuen K-4 500 m modalitatean, Eslovakiako taldearekin, 1.23,534ko denboraz, Alemaniako taldearen (urrezkoa) eta Espainiakoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Eslovakiako taldea: Samuel Baláž, Denis Myšák, Erik Vlček eta Adam Botek-ek.[2][3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2004 Atenas
  Grezia
  K-4 1000 m,
gizonezkoa[4]
2008 Pekin
  Tina
  K-4 1000 m,
gizonezkoa[5]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  K-4 1000 m,
gizonezkoa[6]
2020 Tokio
  Japonia
  K-4 500 m,
gizonezkoa[7]

Erreferentziak aldatu

  1. «Erik Vlček» ICF, 2021-11-08an begiratua (Ingelesez)
  2. «Erik Vlček» olympedia.org 2021-11-08an begiratua(Ingelesez)
  3. «Erik Vlček» Olympics.com 2021-11-08an begiratua (Gaztelaniaz)
  4. "Piraguismoa, K-4 1000 m, emaitzak 2004" olympedia.org (Ingelesez)
  5. "Piraguismoa, K-4 1000 m, emaitzak 2008" olympedia.org (Ingelesez)
  6. "Piraguismoa, K-4 1000 m, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  7. "Piraguismoa, K-4 500 m, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu