Erebia lefebvrei Nymphalidae familiako tximeleta bat da. Piriniotaran aurkitzen da[1].

Erebia lefebvrei
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaNymphalidae
LeinuaSatyrini
GeneroaErebia
Espeziea Erebia lefebvrei

Deskribapena aldatu

Tamaina handiko tximeleta da, 40-48 mm arteko hegal-zabalera du. Arrak kolore beltz bizia du. Aurreko hegaletan bi edo hiru ozelo zuri txiki ditu, atzeko hegaletan beste hiru. Hegalen azpialdea ere beltza da eta ez du ozelorik[1].

Emeak kolore desberdinak izan ditzake, beti ere iluna, baina arra baino argiagoa. Ez du ozelorik izaten[1].

Bizi zikloa aldatu

Ekaina amaieratuk abuztura ikusten dira hegan tximeleta helduak. Arrautzak jartzerakoan emeak erortzen uzten ditu banan bana. Beldarra berde-marroia da eta alboetan lerro ilun eta argiak tartekaturik ditu. Gramineoetaz elikatzen da eta dirudienez bi urte egiten ditu beldar egoeran, bi hibernazio beraz[1].

Habitata aldatu

1.900 metrotatik goragoko harkaitzetan ikusten da. Imagoek lurretik gertu egiten dute hegan eta harkaitz puntetan pausatzen dira[1].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Erebia lefebvrei (Boisduval, 1828)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-05-07).

Kanpo estekak aldatu