Ireki menu nagusia

Erdarakadak (liburua)

Erdarakadak: Euskaraz ongi mintzatzeko hiztegia. Zazpi probintzietako adibideak Gotzon Garate hizkuntzalariak idatzi zuen erreferentziazko liburua da, 1988an Gero argitaletxearekin argitaratua.

'Erdarakadak: Euskaraz ongi mintzatzeko hiztegia. Zazpi probintzietako adibideak'
Datuak
Argitaratze-data 1988
Generoa Hiztegia
Herrialdea  Euskal Herria
Orrialdeak 365

EzaugarriakAldatu

Erdarakadak edo erdarek kutsatu eta eragindako euskarazko esamoldeak biltzen ditu, bai eta haien ordez erabili beharko genituzkeen esamolde jatorrak ere, baserrietan jasoak. Liburua hiztegi moduan prestatuta dago. Egiteko Gotzon Garate hogei urte ibili zen baserietan zuzeneko hizkera biltzen. Guztira zazpi probintzietako baserrietan egungo 50.000 adibide, esaldi eta esalmolde jaso zituen. Hiztegiaren sarrera bakoitzean lurralde bakoitzeko forma parekideak bildu zituen. Egileraren helburua hau zen: "Gaurko egunean gehien erabiltzen diren erdarakadak dira liburukoak. Molde berrien ordez tradiziozko, baserrietako moldeak ematen saiatu naiz"[1]

ErreferentziakAldatu