Eper txakur
Eperrak ehizatzen berezitutako txakurrak
Eper txakurra eperrak ehizatzen erabiltzen den txakur mota da[1], ez txakur arraza bat berez, baina bai zenbait txakur arraza zehatz izendatzeko erabiltzen dena, hala nola Burgosko eper txakurra edo Nafarroako eper txakur edo Nafarroako patxoia[2].

Modu figuratiboan erabili izan da euskaraz eper-txakur terminoa, izendatzeko bere buruarentzako bakarrik lan egiten duen pertsona egoista izendatzeko[3].
Galeper txakur terminoa ere erabiltzen da antzeko funtzioa (ez bada funtzio bera) egiten duten ehiza txakurrak izendatzeko[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ Gran Enciclopedia de Navarra | PERDIGUERO NAVARRO. (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ «eper-txakur | Eibarko euskara» www.eibarko-euskara.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).