Erasoa Mexikoko enbaxada Ekuadorren

Mexikok Ekuadorren duen enbaxadaren aurkako erasoa 2024ko apirilaren 5ean gertatu zen, Ekuadorko indar polizial eta militarrak Quitoko enbaxada mexikarrean bortizki sartu zirenean.

Erasoa Mexikoko enbaxada Ekuadorren
Irudia
Map
Motasearch and seizure (en) Itzuli
atxiloketa
international incident (en) Itzuli
Honen parte daEcuador–Mexico relations (en) Itzuli
Data2024ko apirilaren 5a
Kokalekuembassy of Mexico in Ecuador (en) Itzuli
Quito
HerrialdeaEkuador eta Mexiko
Parte-hartzaileak
Atxilotu kopurua
1
Komunikabide

Gertaera aldatu

Ekuadorko poliziez zein militarrez osatutako eta antolatutako talde kriminalen aurka ekiteko Segurtasun Blokeak operazio berezia gauzatu zuen Mexikok herrialdean zuen enbaxadan. Poliziak Mexikok Quiton duen eraikinera sartu ziren, indarrez, goizaldean —han oraindik gaueko ordu txikiak zirela— , eta Ekuadorko presidenteorde ohi Jorge Glas (2013-2018) atxilotu dute. Mexikok Glasi babes politikoa eman zion eta enbaxadan zegoen gotorturik. Presidenteorde ohiaren espetxeratzeak ez zituen soilik hautsak harrotu Glasen iraganagatik edota Mexikok hartutako erabaki baten aurka ekin zuelako Ekuadorrek; baizik eta, Vienako Hitzarmena urratu zutelako.[1]

Glasen atxiloketak garrantzia berezia zuen Ekuadorko Gobernuarentzako. Gabriel Noboa presidentea ustelkeriaren aurkako politikak hitzemanez aurkeztu zen hauteskundeetara; hark iritzi zionez, Ekuadorko aurreko gobernuak «ustelkeriaz lepo» zeuden. Glas ere ustelkeria sistema horren barruan dagoela dio egungo gobernuak. Diru publikoa bidegabe erabili izana leporatzen diote Glasi "Berreraikitze" izeneko kasuan. Bertan, 2016an Ekuadorko Manabi probintzia txikitu zuen lurrikararen osteko lanetan ustelkeria kasuak egon zirela ondorioztatu zen.[1]

Ekuadorrek Mexikoren jarrera arbuiatu zuen, eta adierazi ezein gaizkile ezin dela hartu «politika arrazoiengatik pertsegitua izandakotzat». Are gehiago, Ekuadorko presidentetzak Segurtasun Blokearen ekintza defendatu zuen Glas, «kondenaturik» baitzegoen eta haren aurkako «atzemate agindua» indarrean baitzegoen.[1]

Enbaxadara sartzeko arrazoiak arrazoi, Mexikok ez zituen Quitoren azalpenak onartu eta «edozein harreman diplomatiko lehenbailehen» moztea erabaki zuen herrialdeko presidente Andrés Manuel López Obradorrek.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu