Ireki menu nagusia

Erasmus Quellinus II.a, baita Erasmus Gaztea izenez ere ezaguna (Anberes, 1607ko azaroaren 19a, 1678ko azaroaren 7a) flandriar margolaria eta marrazkilaria. Artisten familia baten kidea; eskultoreak gehienak, besteak beste aita, Erasmus Quellinus I.a eta anaia, Artus Quellinus.

Erasmus Quellinus II.a
Erasmus Quellinus - Het Gulden Cabinet.png
Bizitza
Jaiotza Anberes1607ko azaroaren  19a
Herrialdea Hegoaldeko Herbehereak
 Belgika
Heriotza Anberes1678ko azaroaren  7a (70 urte)
Familia
Aita Erasmus Quellinus I
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak nederlandera
Irakaslea(k) Peter Paul Rubens
Ikaslea(k) Wallerant Vaillant
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lantokia(k) Anberes
Mugimendua Flemish Baroque paintinga Itzuli

Eduki-taula

Biografia eta lanaAldatu

Aitak eman zizkion lehendabiziko ikasketak baina bizibide margolaritza aukeratu zuenez, Caravaggioren estiloa erabiltzen zuten flandiar artistengan jarri zituen begiak, besteak beste Theodoor Rombouts edo Gerard Seghersengan.

1633 urtean Anberesen margolari zela, San Lukas taldeko kide egin zen eta  Rubensekin elkarlanean aritu izan zen. Anberesen, 1635 urteko apirilaren 15eko ospakizunerako, Fernando Austriakoaren behin-behineko luxuzko arkitektura lanak apaindu zituen. Ondoren Felipe IV.ak aginduta, Torre de la Parada apaindu zuen, Rubensekin elkarlanean.[1] Hemen Quellinusek Rubensek egindako sei zirriborroen margoak egin behar zituen, hauek guztiak Pradoko Museoan ikusgai gaur egun. Une horretatik aurrera bere pinturak hanpatu kutsua hartuko du eta bere margoen gaiak mitologia, historia edo erlijioa izango dira.

Daniel Seghersekin  eta Jan Felipe van Thielen ezkonanaiarekin ere elkarlanean aritu izan zen eta 1656 urteaz geroztik, Artus Quellinus anaiarekin batera, Amsterdamgo udaletxeko dekorazioan lan egin zuen.

Diseinu irudiak ere egin zituen, besteak beste Thurn und Taxis familiaren historiari dagozkienak.

Bere estiloaren jarraitzaileen artean, Jan-Erasmus Quellinus semea izan zuen.

ErreferentziakAldatu

OharrakAldatu

LiteraturaAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erasmus Quellinus II.a