Eosina eta metileno urdinaren agar
Eosina eta metileno urdinaren agarra (EMB izenekoa, inglesezko sigletan) mikrobiologiako laborategietan erabiltzen den hazkuntza-ingurune solidoa da, bakterio koliformeak antzemateko, batez ere, erabiltzen dena.

Hazkuntza-ingurune hautakorra eta bereizgarria da hau, bakterio Gram positiboen hazkuntza inhibitzen baitu (metileno urdinak funtzio hori betetzen du), eta baita Gram negatibo batzuena ere. EMB-k laktosa ere badu, bakterio koliformeek hartzitzen dutena. Eosinak kolore iluna hartzen du pH azidotzen denean, laktosaren hartziduraren ondorioz. Modu horretan bakterio laktosa-hartzitzaileak eta ez hartzitzaileak bereiz daitezke [1].
Bakterio koliformeek honako itxura hau hartzen dute eosina eta metileno-urdinean hazi ondoren (37 Cº-etan eta 48 ordutan) [2]:
- Escherichia eta Citrobacter: erdigunea iluna duten koloniak, berezko distira berde-metalikoa dutenak
- Enterobacter eta Klebsiella: erdigune iluna eta arrosa koloreko koloniak
Laktosa hartzitzen ez duten enterobakterioak (Salmonella, Shigella...) kolorerik gabeko koloniak sortzen dituzte.
Hazkuntza-ingurune hau Holt-Harrisek eta Teaguek proposatu zuten lehenbizikoz 1916an, eta M. Levinek hobetu 1918an.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 858 orr. ISBN: 978-84-9860-026-1
- ↑ Agar eosina azul de metileno Scharlau Microbiology, ficha técnica