Entoloma vernum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Onddo arriskutsua. Sindrome gastrointestinal larria eragiteko gai dena.

Entoloma vernum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma vernum
S.Lundell, 1937

Sinonimoak: Rhodophyllus vernus, Nolanea verna.

Deskribapena

aldatu

Kapela: Txikia, 2,5 cm artekoa, kanpai itxurakotik, lau-ganbilera, ertza ildaskatua gardentasunagatik, eta titi nabariarekin. Kapelaren azala higrofanoa, leuna, distiratsua, zetadun samarra, marroia (hezetasunaren arabera ilunagoa edo argiagoa)

Orriak: Itsatsiak, sabeldunak, tonu grisekin edo arrosa kolorekoekin.

Hanka: 7 cm arteko garaierakoa, kapelaren kolorekoa, fistulosoa, luzetarako fibrilekin eta oinarri tomentudunarekin.

Haragia: Urria, arre kolorekoa. Usain eta zapore fungikoarekin.[2]

Etimologia: Entoloma terminoa grekotik dator: ertza barrurantz biribildua. Vernum epitetoak udaberria esan nahi du, perretxiko hau udaberrian agertzen delako.

Toxikotasuna

aldatu

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Entoloma pallescens delakoak, hanka zuriagoa du. Entoloma sericeum var. cinereoopacum-ek antzeko kolorea du.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udaberrian. Klima epeletan neguan has daiteke, hortik datorkio izena. Koniferoen basoetan. Oso ohikoa, eta banaketa geografiko zabalarekin.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Europa, Errusia, Kaukasia, Hegoafrika.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 279 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Entoloma vernum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu