Entoloma turci Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Entoloma turci
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma turci
M.M.Moser, 1978
BasionimoaLeptonia turci

Sinonimoak: Rhodophyllus turci, Inocybe turci, Hyporrhodius turci.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2,5 eta 5 (6) cm bitarteko diametrokoa, lehenengo kanpai-formakoa, ondoren, enbor-konikotik lau-ganbilera, apur bat deprimitua erdian, ertz mehea, zorrotza, inbolutua, heldugabean oso arin ildaskatua; kapelaren azala matea, gardentasunaren ondorioz ildaskatu gabea, fibrilosotik ezkata-finetara forma erradialean, heltzerakoan diskoan mantentzen dituenak, gris-marroi lun kolorekoa edo marroi-gorrixka.

Orriak: Estu, estuak, maiz adnatuak, koska batez dekurrenteak, sabeldunak, lehenik krema-zurixkak, gero okreak tindu arrosekin, bukaeran arrosakarak, okre-laranjaz zikintzen dira zaurietan eta marruskaduretan, ertz osoarekin eta kolore berekoarekin.

Hanka: 30 eta 60 mm bitarteko garaierarekin eta 4 eta 6 mm bitarteko lodierarekin, zilindrikoa edo konprimitua, pixka bat loditua oinarrirantz, mehea, fibrilosua, pruina pixka batekin goialdean, gris-marroi kolorekoa, okre-laranjaz zikintzen da zaurietan, oinarria zuri-tomentuduna.

Haragia: Ez oso sendoa, urria, krema-okre antzeko zurbil kolorekoa ebakitzean, okre-laranja zahartzean; usain eta zapore berezirik gabea.[2]

Etimologia: Entoloma terminoa grekotik dator; ertza barrurantz biribildua. Turci epitetoa, margolari eta gastronomo Turko-Lazaritar baronesaren omenez da,

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan, talde txikitan belardi naturaletan, askotan biofritoen artean. Oso urria.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Peru, Europa, Txina.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 194 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Sociedad micológica Barakaldo. Investigación y divulgación de la micologia. .
  4. Entoloma turci: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu