Entoloma roseum
Entoloma roseum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Entoloma roseum | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Entolomataceae |
Generoa | Entoloma |
Espeziea | Entoloma roseum Hesler, 1967 |
Sinonimoak: Leptonia rosea, Rhodophyllus roseus
Deskribapena
aldatuKapela: 2 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, ganbiletik gutxi-asko unbilikatura, leuna edo feltroduna, ertz inkurbatua, arrosa bizi kolorekoa, gero arre-arrosakara edo ardo kolorekoa.
Orriak: Zuritik arrosara doan kolorekoak.
Hanka: 3 cm inguruko garaierakoa eta 0,6 cm inguruko lodierakoa, arrosa kolorekoa.
Haragia: Zurbila, usaingabea.[2]
Etimologia: Entoloma hitza grekotik dator; ertza barrurantz biribildua, esan nahi du.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria.
Nahasketa arriskua
aldatuEntoloma catalaunicum delakoarekin nahas daiteke, baina honek arre-arrosa eta urdin-lila koloreko tinduak izaten ditu.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan. Zelaietan, lurzoru karetsuetan. Urria.
Banaketa eremua
aldatuAmeriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 194 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Entoloma roseum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.