Entoloma nitidum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Entoloma nitidum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntocybe
Espeziea Entocybe nitida
BasionimoaEntoloma nitidum
Mikologia
 
txapel ganbila
 
hanka biluzik dago

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Rhodophyllus nitidus, Entocybe nitida.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 4 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, ez oso mamitsua, kanpai-itxurakoa, urdin-more kolorekoa, fibrila ilunagoekin eta zetadun distirekin.

Orriak: Zabalak, zabal samar, sinuado-itsatsiak, laster libreak; zurixkak, gero haragi kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 4 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta cm 1 inguruko lodierakoa, zilindrikoa, goian mehetua, leuna, barnehutsa-barrubetea eta kapelaren kolorekoa, fibrila ilunagoekin, oinarri zurixka eta askotan sinuadua edo okertua.

Haragia: Zuria, haritsua hankan, usain arina du, baina pixka bat higuingarria eta zapore gozoa.[2]

Etimologia: Entoloma hitza grekotik dator; ertza barrurantz biribildua, esan nahi du. Nitidum epitetoa berriz latinetik dator, garbia, bikaina, esan nahi duen "nitidus" hitzetik. Bere kolore ederragatik.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Kapelan eta oinean duen kolore urdin bereziagatik nahastezina da.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Baso mistoetan, askotan pinudietan.

Banaketa eremua

aldatu

Ameriketako Estatu Batuak, Kanada, Europa, Errusia, Japonia, Taiwan, Australia.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 192 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 213 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Entocybe nitida: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu