Entoloma niphoides Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Toxikoa izan daiteke.

Entoloma niphoides
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma niphoides
Noordel., 1985

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, titiduna, zurixka edo pixka bat horixka; higrofanoa, grisaxka bustita dagoenean.

Orriak: Libreak, meheak eta estu, tartekatutako orritxoekin, hasieran zurixkak, gero arrosa-izokin kolorekoak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zuria, leuna, luzea, 5 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, inkurbatua eta bihurgunetsua gehienetan.

Haragia: Zurixka, haritsua, irinaren usain eta zaporekoa.[2]

Etimologia: Entoloma terminoa grekotik dator: ertza barrurantz biribildua. Niphoides epitetoa grekotik dator, elurra, esan nahi duen "nipha" hitzetik. Kapelaren kolore zuriagatik.

Toxikotasuna aldatu

Toxikoa.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Udaberriko beste Entoloma zuri batzuekin nahas daiteke, hala nola, Entoloma sepium delakoarekin, hau handiagoa da eta irin usainarekin. Entoloma prunuloides espeziearekin ere bai, honek oin motzagoa du eta habitat desberdina.

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian. Basoetako belarretan, bideetan, bideen mugetan etab. ateratzen da,[4]

Banaketa eremua aldatu

Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada arteko mugan, Europa.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 287 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 215 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 279 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak aldatu