Entoloma longistriatum

Entoloma longistriatum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du balio gastronomikorik.

Entoloma longistriatum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma longistriatum
Noordel., 1988

Sinonimoa: Rhodophyllus sarcitulus.

Deskribapena

aldatu

Kapela: Higrofanoa, 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa hasieran kanpai itxurakoa, gero zabaldu egiten da erdian pixka bat hondoratua; ildaskatua hezea dagoenean eta maiz ezkata txikiekin. Arrexka-horixka kolorekoa, lehortzean zurbildu egiten da.

Orriak: Hasieran zurixkak, gero zikinak eta azkenean tonu arrosa-haragi kolorekoekin. Kolore berdina du ertzak ere.

Hanka: Liraina, delikatua eta glabroa. Kapelaren antzeko tonu batekoa, baina zurbilagoa, kotoi itxurako oinarriarekin eta zuria. Tonu urdinik gabe.

Haragia: Mehea, gozoa, usain nabarmenik gabea.[2]

Etimologia: Rhodophyllus terminoa grekotik dator, arrosa kolore, esan nahi duen "rhódon" hitzetik eta orria, esan nahi duen "phillon" hitzetik, orrien kolore arrosa aipatuz.

Jangarritasuna

aldatu

Sukaldaritzako baliorik gabea.

Nahasketa arriskua

aldatu

Kapelaren kolore uniformeak, goian zertxobait deprimituak, ildaska nabariak, zapore gozoak eta tonu urdinik ez izateak, espeziea bereizi egiten dute.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean eta neguaren hasieran. Ohikoa da basoen mugetan, belarraren eta bideen ertzaren artean.[3]

Banaketa eremua

aldatu

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 392 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 194 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu