Entoloma lampropus Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez dago argi onddo toxikoa den, baina Entoloma batzuk nola toxikoak diren, zentzuzkoa dirudi susmagarritzat hartzea,

Entoloma lampropus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma lampropus
Hesler, 1967

Deskribapena aldatu

Kapela: Arre-gris kolorekoa edo arbel kolorekoa, gutxi-asko zikindua, batzuetan urdinxkaz tindatua.

Orriak: Arrosa kolorekoak.

Hanka: 4 cm inguruko garaierakoa eta 0,5 cm inguruko lodierakoa, urdin-more kolorearekin kontrastea egiten duena, ilun samarra, leuna.

Haragia: Zurbila, usaingabea.[2]

Etimologia: Entoloma hitza grekotik dator; ertza barrurantz biribildua esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua aldatu

Entoloma serrulatum delakoarekin nahas daiteke, honen orrien ertzak urdin-beltz kolorekoak dira. Badira beste Entoloma urdinxka batzuk ere.

Sasoia eta lekua aldatu

Abuztutik urrira. Lurrean, humusetan edo larre goroldiotsuetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, Japonia.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 194 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Entoloma lampropus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu