Entoloma incarnatofuscescens
Entoloma incarnatofuscescens Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Entoloma incarnatofuscescens | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Entolomataceae |
Generoa | Entoloma |
Espeziea | Entoloma incarnatofuscescens Noordel., 1985 |
Sinonimoa: Entoloma leptonipes.
Deskribapena
aldatuKapela: 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, laster deprimitutik unbilikatura, ertz zabalduarekin, izurtua edo arraildua, gainazal leuna edo zetadun-zuntzezkoa, arre-gris kolorekoa, tindu lila-urdinxkarekin, erdian beltzaxka.
Orriak: Okertuak edo dekurrenteak, zabal samar, arrosa kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3 cm inguruko garaierakoa eta 0,3 cm inguruko lodierakoa, urdin-altzairu koloretik more-arbelera doan kolorekoak, zetaduna edo distiratsua.
Haragia: Antzeko kolorekoa, irin-espermatiko usainarekin.[2]
Etimologia: Entoloma hitza grekotik dator: ertza barrurantz biribildua.
Jangarritasuna
aldatuEz du interes gastronomikorik.
Nahasketa arriskua
aldatuZilbor sakoneko kapelak, kolore nahiko biziekin konbinatuta, nahastea zaildu egiten dute.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean. Leku hezeetan, zuhaitz hostozabalen azpian.
Banaketa eremua
aldatuQuebec, Europa, Iran.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 188 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Entoloma incarnatofuscescens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.