Entoloma euchroum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jan ezin diren espezieen taldekoa da.

Entoloma euchroum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma euchroum
Donk, 1949

Sinonimoak: Leptonia euchroa, Rhodophyllus euchrous.

Deskribapena aldatu

Kapela: 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik ganbilera, laua eta deprimitua. More-distiratsu koloreko azala, urdin-morea, gris-purpura eta marroi zahar kolorekoa, higrofanoa ez, zeta antzekoa ezkatatsura biratuz.

Orriak: Ezkatatsuak, kapelaren kolorekoak, arrosakarak esporen ondorioz, baina ertza beti urdinxka.

Hanka: 3 eta 7 cm bitarteko garaierakoa, barnehutsa, ezkatatsua, okertua, kapelaren kolorekoa, mizeliodun oinarria.

Haragia: Leuna eta oso hauskorra. Usain aromatiko handia izaten du eta zaporea, xaboiarena edo espermarena. Espora-jalkina, arrosa kolorekoa.[2]

Etimologia: Entoloma terminoa grekotik dator; ertza barrurantz biribildua esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua aldatu

Entoloma chalybaeum delakoarekin nahas daiteke, hau larreetan ateratzen da. Baita Entoloma corvinum espeziearekin ere, honek orri zuriak ditu eta lurrean ateratzen da.

Sasoia eta lekua aldatu

Irailean eta urrian. Ez da oso ohikoa, baina zabaldua dago. Hostogalkorren adar edo motzondoen saprofitoa, eremu hezeetan: haltz, lizarra, haritza, pagoa, hurritza, mendiko errautsetan. Urriagoa altzifreetan eta koniferoetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Kanariak, Errusia, Japonia.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 194 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Entoloma euchroum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu