Entoloma araneosum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Entoloma araneosum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaEntolomataceae
GeneroaEntoloma
Espeziea Entoloma araneosum
M.M.Moser, 1978

Sinonimoak: Rhodophyllus araneosus, Nolanea araneosa.

Deskribapena aldatu

Kapela: 2 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, koniko-kamutsa, gris-urdinxka edo zilar kolorekoa, erabat zuntzexka erradial mehez estalia.

Orriak: Goranzkoak, ez oso estu, zabalak, marroi-arre-gorrixka kolorekoak.

Hanka: 5 cm inguruko garaierakoa eta 0,3 cm inguruko lodierakoa, gris-zilarreztatu kolorekoa, zetadun-fibrilosua, gutxi-asko gorritu egiten diren ile zurrun gris edo horixkekin, gortina haritsu gris iheskorrarekin.

Haragia: Haritsua, arrexka, usain konplexua, irinarena, lurkara.[2]

Etimologia: Entoloma hitza grekotik dator; ertza barrurantz biribildua esan nahi du. Araneosus epitetoa berriz latinetik dator, amaraunez betea, esan nahi duen, "araneosus" hitzetik. Oinean eta kapelan duen dekorazioagatik.

Jangarritasuna aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Nahiko erraza da ezagutzea, kapela eta oina estaltzen duten zilar koloreko fibrilengatik.

Sasoia eta lekua aldatu

Hostozabalen baso hezeetan eta zingiretan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Bolivia, Europa, Errusia, Japonia.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 190 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 225 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Entoloma araneosum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu