Entebbe Ugandako hiria da. Herrialdearen hegoaldean dago, Erdialdeko eskualdean, Victoria aintziraren iparraldeko ertzeko penintsula batean, Kampalatik 37 kilometro hego-mendebaldera. 96.200 biztanle zituen 2019an.[1]

Entebbe
hiria
Uganda church.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Uganda
Ugandako eskualdeErdialdekoa (Uganda)
Ugandako barrutiWakiso (barrutia)
Geografia
Koordenatuak0°03′N 32°28′E / 0.05°N 32.46°E / 0.05; 32.460°03′N 32°28′E / 0.05°N 32.46°E / 0.05; 32.46
Azalera56.2 km²
Altuera1.180 m
Demografia
Biztanleria69.958 (2014)
Dentsitatea1.244,8 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia+256 041
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakAxkelon eta Kalmar udalerria

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Entebbe)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 32 32 33 28 28 29 28 29 31 29 32 29 33
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 27 27 26 26 25 25 24 25 26 26 26 26 25.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 18 18 18 18 18 17 17 17 17 17 18 17 17.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 14 14 14 15 15 14 12 13 14 14 14 14 12
Pilatutako prezipitazioa (mm) 66 91 160 257 244 122 76 74 74 94 132 117 1507
Iturria: BBC Weather [2]

HistoriaAldatu

1976ko ekainaren 27an, Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen komando batek, Revolutionäre Zellen taldearen laguntzaz, 246 bidaiari zeramatzan Air Franceko hegazkin bat bahitu zuen. Bahitzaileek Entebbeko aireportura eraman zuten hegazkina, eta hainbat lurraldetan espetxeratutako 53 palestinar askatzeko eskatu zuten.[3] Idi Amin Ugandako diktadoreak babesa eman zien bahitzaileei. Ondoko egunetan bahituak aske utzi zituzten, 105 israeldarrak izan ezik. Uztailaren 4an, Israelgo indar armatuetako komando berezi batek egindako erreskate operazioan, bahituetako 102 askatzea lortu zuten. Bahitzaile guztiak eta 45 ugandar soldadu hil ziren operazioan, eta baita israeldar soldadu bat ere.[4]

ErreferentziakAldatu

  1. Uganda: Regions and Cities. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2019-6-13).
  2. BBC Weather. Average Conditions Toamasina, Madagascar. .
  3. 'Entebbe'. Berria egunkaria, 2018ko apirilak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-6-13).
  4. Ouahnon, Marc. Quarante ans après la prise d’otages d’Entebbé. lemonde.fr (Noiz kontsultatua: 2019-6-13).

Kanpo estekakAldatu