Ensenada Txileko Los Lagos eskualdeko Llanquihueko probintziako Puerto Varas udalerriko herri bat da. Naturan bertan dago, Llanquihue aintziraren ertzean, Puerto Varasetik 47 kilometrora. Ensenada, praktikan, Puerto Varas hiria eta Todos los Santos aintziraren inguruan dauden herrien arteko lotura gunea da.

Ensenada, CH-225 errepideak zeharkatua.

Geografia aldatu

Ensenada Llanquihue aintzirak, natura berdeak, larreek, jatorrizko basoek, ibaiek etab... inguratzen dute. Gainera, alboetan, bi sumendi handi ditu: Osorno sumendia ekialdean eta Calbuco sumendia hegoaldean, hauen magalak ia herrira bertara iristen direlarik. Handik, Puntiagudo sumendia eta Tronador muinoa ere ikus daitezke.

Aktibitate ekonomikoak aldatu

Toki honek ia soilik nekazaritzan eta turismoan zentratutako ekonomia bat du. Ospetsuak dira aurki daitezkeen produktu tipikoak, eztia kasu. Honen zapore berezia erleak milaka urte dituzten ulmo basoetatik elikatu izanagatik dator. Puerto Varasen bezala, bertan dasta daitekeen alemaniar gozogintza nabarmentzen da, baita inguruko ibai eta aintziretatik datozen izokinak ere.

Turismoa aldatu

Turismoarekin lotutako aktibitateen artean, toki honetan kirol eta ibilaldi ugari egin daitezke, hondartzak bisitatu eta uretako kirolak praktikatzetik hasi eta Ralúnen terma naturaletan bainatzeraino, natura parkeetatik ibilaldiak egitea, zaldi gaineko ibilaldiak, kirol arrantza, eskia Osorno sumendian, mendi igoera, txirrindularitza eta askoz gehiago.

Ensenadatik erakargarritasun turistiko askotara iris daiteke, Puerto Varasetik datorren CH-225 Errepideak Petrohué ibaiaren haranean zehar barneratzen jarraitzen baitu, izen bereko urjauzia dagoen tokia. Ibilbideak Osorno sumendiaren magalaren ertza zeharkatzen du eta Todos los Santos aintzirara eta Vicente Pérez Rosales Natura Parkera daroa.

Kanpo estekak aldatu