Enrique Moreno Plaza
Enrique Moreno Plaza (La Unión, 1906ko azaroaren 9a- Bizkaiko golkoa, 1937ko martxoaren 5a) espainiar merkataritzarako itsasgizona izan zen. Bilboko Compañía Naviera Euzkera praktikak egin ondoren, 1929an pilotu bilakatu zen. Euskal-Erria eta Hispania bakailao-ontzietan lan egin zuen.[1]
Enrique Moreno Plaza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | La Unión, 1906ko azaroaren 9a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Kantauri, 1937ko martxoaren 5a (30 urte) |
Heriotza modua | : naufragioa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | marinela eta militarra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Itsas Gudarostea |
Gradua | ontzi-teniente |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Matxitxakoko itsas gudua |
Espainiako Gerra Zibila piztu zuenean baimenean bazegoen ere, itzuli eta Vendaval bouean aritu zen (Nabarra berrizendatua). Teniente bilakaturik, zenbait ekintzatan parte hartu zuen.[2] Matxitxakoko itsas guduan Nabarra bouaren kapitaina zen. Canarias gurutzaontziari aurre egin baina zauritua izan zen. Ebakuatzeko agindua eman baina Ambrosio Sarasolarekin batera itsasontzian gelditzea erabaki eta Nabarrarekin hondoratu zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Alpert, Michael. (1987). La guerra civil española en el mar. Madril: Siglo XXI, 226 or. ISBN 84-323-0609-6..
- ↑ Talón, Vicente. (1988). Memoria de la guerra de Euzkadi de 1936. III Plaza & Janés, 804 or..
Artikulu hau Murtziako Eskualdeko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |