Enric Satué (Bartzelona, 1938ko urriaren 23a) katalan grafista eta teorialaria da. XX. mendearen azken hereneko diseinugile nagusietako bat da, bai egin dituen ekarpen praktikoengatik, bai eta azterketa kritiko espezializatuengatik ere.

Enric Satué
Bizitza
JaiotzaBartzelona1938ko urriaren 23a (85 urte)
Herrialdea Katalunia
BizilekuaBartzelona
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzailea eta enpresaburua

enricsatue.com
Musicbrainz: 4baa3930-d057-4c39-96f5-8dd0fec51dc9 Discogs: 2442990 Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Bartzelonako Arte Ederretako Fakultatean egin zituen ikasketak. Ikasketak bukatu ondoren, publizitate-agentzia batentzat lan egin zuen, baina 1970ean beregain hastea erabaki zuen, diseinatzaile grafiko gisa, CAU arkitektura- eta hirigintza-aldizkari berriaren enkargu bati esker. Harrezkero, grafismoaren alor guztiak landu ditu: Arquitectura Bis (1974-1985) eta Diari de Barcelona (1987-1988) aldizkariak argitaratu ditu, kartelak eta liburu-azalak diseinatu ditu, logotipoak (Pompeu Fabra unibertsitatearena, Instituto Cervantesena) egin ditu eta abar. 1982tik aurrera saiakera teorikoak eta historiografikoak argitaratu ditu, katalanez zein gaztelaniaz: El diseño de libros del pasado, del presente, y tal vez del futuro: La huella de Aldo Manuzio (1996), El diseño gráfico en España: Historia de una forma comunicativa nueva (1997), El paisaje comercial de la ciudad (2001), Los años del diseño: La década republicana 1931-1939 (2003); El diseño gráfico. Desde los orígenes hasta nuestros días (1988) obra, adibidez, erreferentzia-liburua da gai hori sakondu nahi dutenentzat. 1988an, Diseinuaren Sari Nazionala jaso zuen, ibilbide profesional oparoaren ezagutza. Enric Satuék maisutasunez uztartu ditu Otl Aicher, Daniel Gil, Milton Glaser eta Javier Mariscalen ekarpenak Kataluniako ikonografia errotuenaren erreferentziekin.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu