Enperadorea (filma)
Enperadorea (ingelesez: Emperor) 2012ko Peter Webber britainiar zinema zuzendariaren gerra-filma da. Bertan Tommy Lee Jones eta Matthew Fox aktoreek antzeztu zuten.
Enperadorea (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2012 |
Izenburua | Emperor |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Japonia eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | gerra-filma eta film dramatikoa |
Iraupena | 102 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Zeelanda Berria eta Japonia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Peter Webber (en) |
Gidoigilea(k) | David Klass (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Yōko Narahashi (en) |
Edizioa | Chris Plummer (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Grant Major (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alex Heffes (en) |
Argazki-zuzendaria | Stuart Dryburgh |
Jantzi-diseinatzailea | Ngila Dickson (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Tokio eta Japonia |
Argumentu nagusia | Bigarren Mundu Gerra |
emperor-themovie.com | |
Eusko Jaurlaritzak Zinema Euskaraz programari esker euskaratu zuen.
Argumentua aldatu
1945ean jazotako oihartzun handiko gertakarietan oinarritua dago. MacArthur jeneralak bonbek birrindutako Japoniaren kontrola hartu zuen Amerikako Estatu Batuen izenean. Bonner Fellers jeneralak isilpeko lana egin zuen enperadorearen patua erabakitzeko; baina herriaren etorkizuna kolokan zegoen. Bitartean maitasun-istorio bat ere bada, eta protagonistek leialtasuna zeri zor dioten aztertu beharko dute: bihotzari ala herriari. Eta ze indarrek bultzatzen dituen: mendekuak ala justiziak. Bitartean, munduak gerrako hondamendia alde batera utzi eta aurrera egiten saiatu behar du.[1]
Aktoreak aldatu
- Tommy Lee Jones: Douglas MacArthur jenerala
- Matthew Fox: Bonner Fellers brigadier-jenerala
- Eriko Hatsune: Aya Shimada
- Toshiyuki Nishida: Kajima jenerala
- Masatoshi Nakamura: Fumimaro Konoe printzea
- Kaori Momoi: Kajima andrea
- Colin Moy: Richter jenerala
- Masayoshi Haneda: Takahashi
- Takatarō Kataoka: Hirohito enperadorea
- Masatō Ibu: Kōichi Kido jauna
- Isao Natsuyagi: Teizaburō Sekiya
- Shōhei Hino: Hideki Tōjō jenerala
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- Webgune ofiziala (Ingelesez)
- Enperadorea filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)