Emin minaretea

Emin minaretea (txinera tradizionalez: 苏公塔; pinyinez: Sūgōng tǎ), Turfan hirian dagoen minarete bat da, izen bereko uigur meskitan kokaturik dagoena.

Emin minaretea
Turpan-minarete-emir-d07.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoXinjiang
Prefektura mailako hiriTurpan prefektura
BarrutiGaochang District
Township in ChinaPutao
Koordenatuak42°56′04″N 89°12′12″E / 42.934539°N 89.203456°E / 42.934539; 89.20345642°56′04″N 89°12′12″E / 42.934539°N 89.203456°E / 42.934539; 89.203456
Historia eta erabilera
Eraikuntza1777 - 1778
Arkitektura
Materiala(k)zurra, adreilua eta adreilua
Dimentsioak44 (altuera) m
Ondarea

HistoriaAldatu

1750 hamarkadan Qing dinastiaren garaiko txinatarrek Dzungar mongol musulmanek agintzen zuten probintzia hau konkistatu zuten. Uigurren Emin Khoja (額敏和卓) erregeak Qing dinastiaren alde egin zuen borroketan eta meskitari Emin izena eman zioten[1]. Minaretea 1777 urtean hasi zirfen eraikitzen Qianlong enperadorearen erregealdian (1735-1796) eta urtebetean eraiki zen[2]. Turfaneko agintariek finantzatu zuten eta meskitari bezala Emin Khojaren izena ezarri zioten.

DeskribapenaAldatu

Txina guztiko minarete garaiena da, 44 metrotako altuera baitu[3]. Egurrez eta adreiluz eraikita dago eta itxura konikoa du. Oinarrian 14 metrotako diametroa du eta puntan 2'8 metrotakoa baino ez[3].

Turfan Zetaren Bidean kokaturik zegoenez kultur aniztasun handia zegoen hirian eta minareteak ere hori azaltzen du, txinatar, islamdar eta uigur sinbologiaz apaindurik baitago. 15 irudi patroi desberdin agertzen ditu, tartean uhinak, loreak eta erronboak[1]. Leiho estuak ere baditu toki desberdinetara orientaturik eta altuera desberdinetan kokaturik daude. Leiho hauek barnealdea argiztatu eta aireztatzeko funtzioa dute[4]. Minareteak ez du solairurik, 72 maila dituen eskailera zirkularra baizik[5].

Uigur meskitaAldatu

Uigur meskitak oinplano errektangularra du eta Emin minaretea meskitaren ipar-ekialdeko erpinean kokaturik dago. 1.000 fededunentzako tokia du[1]. Mihrabak ditu hiru albotan eta laugarrenean patio estali bat dago. Barneko aretoa txikia eta itxia da baina kanpoaldean plaza zabalak ditu. Adobezko adreiluz eraikita dago[5]. Ez da inolako irudirik ageri egituretan.

IruditegiaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. a b c «Turpan Emin Minaret, Song Gong Ta Tower, Xinjiang» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  2. (Ingelesez) orientalarchitecture.com. «Asian Historical Architecture: A Photographic Survey» Asian Architecture (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  3. a b «Amin Mosque» web.archive.org 2010-12-14 (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).
  4. Sun, Dazhang. (2002). Chinese Architecture -- The Qing Dynasty. Yale University Press, 335–338 or. ISBN 0-300-09559-7..
  5. a b «Emin Minaret, Sugong Tower, Turpan Attractions, Sightseeing in Xinjiang» www.topchinatravel.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-05).

Kanpo estekakAldatu