Emilio Majuelo
Emilio Majuelo Gil (Tutera, 1953 -) Euskal Herriko historialaria da. Ikerketa lanak batez ere XX. mendeko Euskal Herriaz egin ditu.
Emilio Majuelo | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tutera, 1953 (71/72 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria |
![]() |
Biografia
aldatuTxikitan hasi zen irakurtzen, jakin-mina piztu baitzitzaion liburuen bidez. Goi mailako Ikasketak Zaragozako Unibertsitatean egin zituen.[1]
Eta ikasketen ondoren, zapalduen historia argitara ateratzen egin du lan, Frankismoan eta ondorengo urteetan errepresaliatutakoen testigantzak bilduz, Erriberako klase gatazkak aztertuz... Lehen ikerketak Nafarroako gizarte mugimenduei buruz egin zituen.[1] Historia soziala, politikoa, mugimendu sozial eta sindikalak, Gerra Zibileko errepresioa... Horiek guztiak plazaratu zituen bere tesian eta hainbat ikerketa lan eta liburu ere argitaratu ditu, tartean kolektiboki egindako Navarra 1936 liburua.
Gauza berriak ikastea gustatu izan zaio beti, eta horrela hasi zen euskara ikasten. Orduan, mundu berri bat ireki zitzaiola dio, eta horretaz gozatzen aritu da irakaskuntzaz bezainbeste. Pasioz bizi du historia eta hori transmititzen saiatu da ikasleei, beharrezkotzat jotzen dituelako dibulgazioa eta irakaskuntza.[1]
1995etik Nafarroako Unibertsitate Publikoan Historia Garaikideko irakaslea da[2]. Gerónimo de Uztariz Historia Institutua sortu eta zuzendu zuen, Txalaparta argitaletxean historia sail baten ardura dauka, eta Euskarazko Komunikazio Taldearen administrazio kontseiluko kidea da.
« | Emilio Majuelo da, Euskal Herri osoan, baina Nafarroan bereziki, .... ospe handia duen historialaria, zinezko autoritate bat. | » |
Lanak
aldatuArtikulu eta ikerketa lan ugariz gain, liburu hauek argitaratu ditu:
- La IIª República en Navarra. Conflictividad agraria en la Ribera Tudelana (1931-1933). Pamiela, Iruñea, 1986.
- Luchas de clases en Navarra (1931-1936). Nafarroako Gobernua, Iruñea, 1989.
- Del sindicalismo católico agrario al cooperativismo empresarial. 75 años de la Federación Navarra de Cooperativas (1910-1985), Angel Pascual Bonisekin batera, Espainiako Nekazaritza Ministerioa, 1991.
- Tratamiento didáctico de las fuentes históricas, Mª Esther Guibert Navazekin batera, Grupo Editorial Universitario, 1998.
- LAB sindikatuaren historia, Txalaparta, Tafalla, 2000. ISBN 9788481361902. Espainieraz ere argitaratua.
- La generación del sacrificio: Ricardo Zabalza. 1898-1940, Txalaparta, Tafalla, 2008. ISBN 9788481365160.
- La idea de historia en Arturo Campión, 2011. 2006ko Eusko Ikaskuntzaren Arturo Kanpion dirulaguntza irabazi eta gero eginiko ikerketa lana.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c «Esker onez | Emilio Majuelo» hamaika telebista 2024-10-01 (Noiz kontsultatua: 2025-02-05).
- ↑ «Universidad Pública de Navarra - Campus de Excelencia Internacional» www.unavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
- ↑ Gartzia, Pruden. NAFARROA: ERRESUMA ZAHARRA ALA LANGILERIA BERRIA? – Txoroen Untzia. (Noiz kontsultatua: 2023-09-01).
Kanpo loturak
aldatu- Alberto BARANDIARAN: «Emilio Majuelo: "Ez dago idatzia Euskal Herriko historia indartsu bat"», Larrun, 2291. zenbakia, 2011-09-25.
- Mikel LARRAÑAGA ARREGI: «Emilio Majuelo Gil», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Esker onez - Emilio Majuelo elkarrizketa Hamaika Telebistan.