Emakume ijitoa (nederlanderaz: Zigeunermeisje ) Frans Halsek 1626ko inguruan margotutako margolana da. Erabili zuen teknika olioa egurraren gainean izan zen. Ez da oso handia, 58x52 zm. Gaur egun Frantziako Louvre museoan ikus daiteke non La Bohémienne izenburuarekin aurkezten den. Lanaren jabea Louis La Caze zen eta berak aipatutako museoari eman zion, 1869an. Ziur aski Halsek margotu zuen arteko erretratu ezagunena da.

Emakume ijitoa
Jatorria
Sortzailea(k)Frans Hals
Sorrera-urtea1626
IzenburuaJonge vrouw eta Young woman
Ekoizpen lekuaHaarlem
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta panel (en) Itzuli
Dimentsioak58 (altuera) × 52 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass61B(+53) eta 31D13
Kokapena
LekuaRoom 846 (en) Itzuli
BildumaLouvreko margogintza saila
InbentarioaMI 926
JabeaLouis La Caze (en) Itzuli eta Frantziar Estatua
Historia
ErakusketakFrans Hals (en) Itzuli
Gertaera nabarmenak1782ko martxoaren 18a
Banaketa-kanal

Gaiaren inguruko eztabaida aldatu

Betidanik emakume ijito baten erretratu gisa aurkeztu bada, askoren ustez hori eufemismo bat da. Berez, esaten diote, margolanaren protagonista prostituta bat da. Hori ez zen harrigarria izango zeren eta Halsen gustuko gai bat baztertuen irudiak egitea baitzen. Kasu honetan nabarmena da argiak azpimarratzen duen emakumearen eskotea. Janzkera, bestetik, nahiko probokatzailea da. Baina, batez ere, modeloaren jarrerak ematen ditu aztarna nagusiak: garai haietan emakume baten erretratuan oso gaizki ikusita zegoen pertsonaia irrifarrez hortzak erakusten azaltzea; hau guztia lizuna eta lotsagarria zen. Begirada ere probokatzailea da.[1]

Teknika aldatu

Frans Halsek pintzelada arinez egin zuen margolana. Modu batez, teknina hori inpresionismoaren aurrekari gisa hartu daiteke: pintzelada solteak bata bestearen gainean jartzen dira. Horri esker emakumearen keinua indartzen du. Halsen erretratuetan ohikoa da pertsonaiaren atzean paisaia ez agertzea eta hemen ere hori esan daiteke nahiz eta nolabait zerbait ikustea, kanpoan egindako lana izango balitz.[2]

Argia emakumearen aurpegian eta bularrean zentratuta dago.

Erreferentziak aldatu

  1. Hermann Bauer, “El Barroco en los Países Bajos”, Los maestros de la pintura occidental, Taschen, 2005, 296 or., ISBN 3-8228-4744-5
  2. L. Cirlot (zuz.), Museo del Louvre II, «Museos del Mundo» bilduma, 4. liburuki, Espasa, 2007. ISBN 978-84-674-3807-9, 173 or.

Kanpo estekak aldatu