Emak Bakia (etxea)

Bidarteko etxea, bi filmetan protagonista
Artikulu hau Bidarteko eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Emak Bakia (argipena)».

Emak Bakia etxea Lapurdiko kostako muino batean dagoen jauregi erako etxea da. Getaria eta Bidarte artean dago, Bidarteko udalerriaren barruan, Parlamentua hondartzaren parean.

Emak Bakia (etxea)
Donejakue bideak Frantzian Donejakue bideak Frantzian
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaBidarte
Koordenatuak43°25′44″N 1°36′11″W / 43.429001°N 1.603015°W / 43.429001; -1.603015
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1912
Erabileraopor etxea
Arkitektura
EstiloaBrâncovenesc estiloa
Kontaktua
HelbideaMaison Familiale CE de Socata, Chemin Parlementia, 64210 Bidart, France

Historia eta ezaugarriak aldatu

Grégoire Gradisteanu Errumaniako aristokrataren enkarguz eraiki zen 1912. urtean, eta Errumaniako estilo jakin batean (Brâncovenesc esaten zaiona) eraiki zen arren, inguruko ohitura etxeei euskarazko izena ematea zelakoan, Gradisteanuk Emak Bakia aukeratu zuen, lasai utz zezaten nahiko baitzuen[1].

1926an Man Rayk film esperimentala egin zuen etxearen izenarekin, eta etxearen hiruzpalau plano agertzen diren arren, ez dago etxearen kokapenaren pista zuzenik filmean. Gai horri eutsi zion Oskar Alegria zinemagileak 2012an beste film dokumental bat egiteko: Emak Bakia baita[2]. Film honetan Gradisteanuaren biloba agertzen da, emakumezko edadetu bat, 94 urteko printzesa alemana nonbait[3].

21. mendean, Frantziako enpresa bateko enplegatuen oporraldietarako erabiltzen da etxea, baina beste bezero batzuek ere aloka dezakete[4].

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) «La renaissance d’Emak Bakia au Pays basque» SudOuest.fr (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  2. Iturria, Mikel. «Emak Bakia baita filma egin du Oskar Alegriak — Eibar.ORG | Eibarko peoria» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  3. «Izarren argipean ikusi zen New Yorken "Emak Bakia" pelikula, Brooklyngo Rooftop Films jaialdian» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  4. (Frantsesez) «Maison Familiale CE de Socata BIDART (64210), Centres de loisirs...» www.118712.fr (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).

Kanpo estekak aldatu