Ireki menu nagusia

Emak Bakia (1926ko filma)

Emak Bakia (euskaraz jatorrizkoan) Man Ray zinemagileak 1926an egin zuen film esperimentala da. Rayografoak, esposizio bikoitzak eta fokuratze teknikak erabili zituen. Lapurdiko kostaldeko etxe bat da Emak Bakia, eta filmaren plano batzuetan agertzen da. Oskar Alegria zinemagile nafarrak dokumentala egin zuen 2012an (Emak Bakia baita), etxea eta Rayren filma elkarlotuz.

Emak Bakia (1926ko filma)
Jatorria
Sortzailea Man Ray
Argitaratze-data 1926
Jatorrizko izenburua Emak-Bakia
Jatorrizko hizkuntza frantsesa
baliorik ez
Jatorrizko herrialdea Frantzia
Honen izena darama Emak Batia
Ezaugarriak
Genero artistikoa film mutua eta Zinema esperimentala
Kolorea zuri-beltzekoa
Kokapena
Bilduma New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Man Ray
Gidoigilea(k) Man Ray
Antzezlea(k)
Alice Prin
Jacques Rigaut
Man Ray

[[Kategoria:Jacques Rigaut Itzuli antzeztutako film laburrak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Man Ray
Edizioa Man Ray
Bestelako lanak
Musikagilea Django Reinhardt
Argazki-zuzendaria Man Ray
Kanpo loturak
Artikulu hau 1926ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Emak Bakia (argipena)».

SinopsiaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Emak Bakiak fluidoen mekanikako elementuak erakusten ditu, biraka dabiltza objektua eta eguneroko objektuek izan ditzaketen erabilera hutsalak agertzen ditu. Alice Prin (Montparnasseko Kiki) aktoreak kotxe bat eramaten du hirian zehar. Filmaren erdialdean Jaques Rigaut emakume jantziekin agertzen da. Ondoren filmean La raison de cette extravagance jartzen du (nabarmenkeri honen arrazoia). Ondoren kotxe bat iristen da eta pertsona bat jaisten da maleta batekin eraikin batean sartuz. Maletan krabatak daramatza eta erditik mozten ditu. Ondoren hauen esposizio bikoitzak agertzen dira.

OharrakAldatu

Filmean Pablo Picassoren eskulturak agertzen dira eta Man Rayren beraren objektu matematikoak. Filma estreinatu zenean buruko mina ematen ziola zioen ikusle baten eta isiltzeko eskatu zion beste baten artean borrokaldia izan zen.

Kanpo estekakAldatu