Emaile (erdieroaleak)

Erdieroaleen fisikan, emaile edo elektroi-emaile ezpurutasun atomo bat da zeinak n motako eskualdea osa bait dezake erdieroale puru bati gehitzen zaionean.

Fosforo atomoa emaile gisa jokatzen du siliziozko sare kristalino batean (bi dimentsioko marrazki sinplifikatuan).

Adibidez, silizioa (Si), lau balentzia elektroi dituela, n motako erdieroale gisa dopatu behar denean, fosforoa (P) edo artsenikoa (As) bezalako V taldeko elementuak erabil daitezke bost balentzia elektroi dituztelako. Bost balentzia elektroi dituen atomo bati ezpurutasun pentabalentea ere deitzen zaio.[1] Beste ezpurutasun pentabalenteak antimonioa (Sb) eta bismutoa (Bi) dira.

Kristal sarean Si atomo bat ordezkatzean, fosforoaren balentzia elektroietatik lauk lotura kobalenteak osatzen dituzte inguruko Si atomoekin; baina, bosgarrenak oso ahul lotuta gelditzen da. Elektroi hori askatzen bada, hasieran neutroa zen atomo emailea positiboki kargatuta (ionizatua) gelditzen da. Giro tenperaturan, askatutako elektroia Si kristalaren zehar mugi daiteke eta korronte bati erakarpena eman diezaioke, horrela karga eramaile gisa jokatuz.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Fundamentals: Doping: n- and p-semiconductors. in: www.halbleiter.org..

Kanpo estekak aldatu