Hartzaile (erdieroaleak)

Erdieroaleen fisikan, hartzaile edo elektroi-hartzaile ezpurutasun atomo bat da zeinak p motako eskualdea osa bait dezake erdieroale puru bati gehitzen zaionean.

Boro atomoa hartzaile gisa jokatzen du siliziozko sare kristalino batean (bi dimentsioko marrazki sinplifikatuan).

Adibidez, silizioa (Si), balentziako lau elektroi dituela, p motako erdieroale gisa dopatu behar denean, boroa (B) edo aluminioa (Al) bezalako III taldekoelementuak erabil daitezke, balentziako hiru elektroi dituztelako. Hiru balentzia elektroi atomo bati ezpurutasun tribalentea ere deitzen zaio. Beste ezpurutasun tribalenteak indioa (In) eta galioa (Ga) dira. [1]

Kristal sarean Si atomo bat ordezkatzean, boroaren balentziako hiru elektroiek lotura kobalenteak osatzen dituzte inguruko Si hiru atomoekin; baina laugarren bizilagunarekiko lotura ez da asebetzen. Bete ez den loturak ondoko loturetatik elektroiak erakartzen ditu. Giro tenperaturan, aldameneko lotura bateko elektroi batek salto egingo du ase gabeko lotura betetzeko. Horrela hasieran neutroa zen boro atomo hartzailea negatiboki kargatuta ( ionizatua ) gelditzen da. [2] Salto egin duen elektroiak hutsune bat utziko du (elektroi bat falta den lekua). Hutsune honek berriro erakarriko du beste elektroi bat ondoko lotura batetik. Kate moduko prozesu honi esker, sortutako hutsunea Si kristalaren zehar mugi daiteke eta korronte bati erakarpena eman diezaioke, horrela karga eramaile gisa jokatuz.

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu