Elvira Arias de Apraiz

poeta eta idazlea

Elvira Arias de Apraiz (Madril, 1856Gasteiz, 1922) poeta eta sukaldaritzari buruzko idazlea izan zen.

Elvira Arias de Apraiz
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakElvira Arias de Apraiz
JaiotzaMadril, 1856
Herrialdea Araba
HeriotzaGasteiz, 1922 (65/66 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Julian Apraiz Saenz de Elburgo
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Gasteiza bizitzera joandako katedratiko baten alaba zen. Umezurztu zenean, Agustín de La Llave amaldeko aitonarekin bizitzera joan zen, Elogio a Nuestra Señora Doña Amalia de Sajonia y Fernando VII laudorioa idatzi zuena. 1871n Julian Apraiz Saenz de Elburgo katedratiko eta cervanteszalearekin ezkondu zen, zeinarekin bost seme-alaba izan zituen. Harekin Espainiako eta Europako zenbait hiriburutara bidaiatu zuen, Parisko eta Bartzelonako Erakusketa Unibertsalak zirela ta.

Aldizkarietan eta egunkarietan argitaratutako poemez gain, 1912. urtean euskal sukaldaritzari buruzko liburu bat argitaratu zuen.