Elurretan (musika taldea)

Artikulu hau musika taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elurretan (argipena)».

Elurretan pop sinple eta argitsua egin zuen talde gipuzkoarra izan zen, 21. mendearen hasierakoa. Gehienbat euskaraz abesten zuten, baina gaztelaniazko kantuak ere bazituzten (Kirmen Uriberen hitzekin grabatutako diskoa osoki gaztelaniaz izan zen[1]).

Elurretan
Datuak
JatorriaOrdizia (Gipuzkoa)
Musika motapop
Urteak2003 - 2009
Produkzioa
Diskoetxea(k)Moonpalace, Olangu Diskak
Taldekideak
Mikel Aizpurua
Ritxar Gomez

Biografia aldatu

Mikel Aizpuruak eta Ritxar Gomezek osatu zuten Elurretan, 2003. urtetik 2009ra bitartean. Biak Anímese Martinez taldean ibilitakoak ziren, eta hura desegin ondoren pop melodia peto-petoak lantzen hasi ziren. Etxean grabatzen zituzten diskoak eta apenas eman zuten kontzerturik.

Gipuzkoako Goierriko pop taldeen genealogia korapilatsuan, Mikel Aizpuruak eta Ritxar Gomezek Punk Bacharach izeneko talde bat ere sortu zuten, Burt Bacharach konpositorearen bertsioak egiteko. Hala ere, Elurretan desegin zutenean Aizpuruak Kau Kori Kura proiektuari eman zion lehentasuna, eta Gomezek Ciclos Iturgaiz izenekoari.

Estiloa aldatu

Pop melodia argitsuak, leunak eta malenkoniatsuak, eta maitasuna, adiskidetasuna edota egunerokotasunari buruzko hitz samurrak, ironikoak, surrealistak eta umoretsuak izan ziren, hasieratik, Elurretan-en kantuen ezaugarri nagusiak. Bi taldekideek honako aipatzen zituzten eraginen arteanː Vainica Doble, Jonathan Richman, Le Mans, Sisa, Family, La Dama se Esconde, JC Perez, La Buena Vida, Burt Bacharach... Hala ere, lehen diskoetan pop elektronikora jo zuen bikoteak[2].

Taldekideak aldatu

Diskografia aldatu

  • Olatu baten zai - 2004 (Moonpalace)
  • Bi - 2004 (Moonpalace)
  • Mara-mara - 2005 (Moonpalace)
  • Elurretan canta a Kirmen Uribe - 2006 (Moonpalace)
  • Maitaleak - 2007 (Olangu Diskak)
  • Momo eta beste izaki batzuk - 2008 (Moonpalace)

Erreferentziak aldatu

  1. Elurretan canta a Kirmen Uribe. (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).
  2. Eskisabel, Jon. Elurretan. Badok (Noiz kontsultatua: 2018-02-28).

Kanpo estekak aldatu