La Dama se Esconde Donostiako bi lagunek osatutako pop taldea da. Nacho Goberna eta Ignacio Valenciak osatu zuten 1980ko hamarkadan.

La Dama se Esconde
Datuak
JatorriaDonostia (Gipuzkoa)
Musika motaPop
Urteak1985-1993
Produkzioa
Diskoetxea(k)GASA, Warner
Taldekideak
Nacho Goberna
Ignacio Valencia
Informazio gehigarria
Musicbrainz: 2785d05d-ad07-4e6d-b2bb-c93442dc6ada Discogs: 957713 Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Agrimensor K pop iluna egiten zuen talde donostiarrean du jatorria La Dama Se Escondek. Hura desegin zenean, musikarekin jarraitzeko gogo handiena zuten bi lagunek, Goberna eta Valenciak, La Dama se Esconde eratu eta Madrilera joan ziren. 1985ean DRO eta GASA disketxe madrildarrek elkarrekin beraien talde berrienen bilduma-lan bat atera zuren, La Única Alternativa izenarekin, eta han bi kantu sartu zituzten donostiarrek. Kritikaren askoren arabera, kantu haiek izan ziren bildumako aipagarriena, eta ondoren disko propioak grabatu ahal izan zituzten.

GASA disketxe independientearekin iraupen ertaineko bat eta LP bat grabatu ondoren, Warner multinazionalarekin egin zuten kontratua. Etxe berriarekin egindako lehen diska, beraien historiako arrakasta handiena izan zen (La tierra de los sueños), baina 1990eko hamarkadan disko berriak atera arren, ez zuten oihartzun bera izan.[1]

Nostalgikoen arabera, hasierako pop doinu intimista baina jostariak, ia umekoiak, dira taldearen marka eta seinalea, eta Warnerrekin egindako saioak (gitarra elektriko gehiago, eta baita dantzarako estiloa Coge el viento-n) naturaltasuna galtzea ekarri zuten.

Taldea desegin ondoren, Nacho Gobernak bi disko ekoitzi zituen bakarka (Transparente 2002an eta Un Bosque de Té Verde 2010ean).[2]

Diskografia aldatu

  • 1985 Avestruces (DRO/GASA)
  • 1986 Armarios y camas (DRO/GASA)
  • 1988 La tierra de los sueños (Warner)
  • 1989 Coge el viento (Warner)
  • 1990 Lejos del puerto (Warner)
  • 1992 De colores, tu color (Warner)
  • 1993 Hoy (Warner)

Erreferentziak aldatu

  1. Orts, Antonio. (2013-09-14). «Las Canciones Perdidas: La Dama Se Esconde» Las Canciones Perdidas (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).
  2. (Gaztelaniaz) «Nacho Goberna» Lecturas Sumergidas 2013-02-07 (Noiz kontsultatua: 2018-02-12).

Kanpo estekak aldatu