Elsa Punset
Elsa Punset Bannel (Londres, Britainia Handia, 1964) kataluniar idazlea da.[1]
Elsa Punset | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1964 (59/60 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Familia | |
Aita | Eduard Punset |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Oxfordeko Unibertsitatea Madrilgo Unibertsitate Autonomoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Biografia
aldatuLondresen jaio zen, 60ko hamarkadan.[2] Eduardo Punset zientzia-dibulgatzailearen alaba da eta Carolina Punset politikoaren ahizpa.[3] Haitin, Ameriketako Estatu Batuetan eta Madrilen hazi zen. Filosofia eta Letretako lizentziaduna da Oxfordeko Unibertsitatean, eta masterra du Humanitateetan. Kazetaritzako master bat ere badu Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta Bigarren Hezkuntzako master bat UCJCn.[4] Bi alaba ditu.[5]
Lan ibilbidea
aldatuIdazle
aldatuElsak honako liburu hauek idatzi ditu:
Inocencia radical, Brújula para navegantes emocionales eta (21 caminos para vivir nuestras emociones).[6][7] Una mochila para el universo, "Los Atrevidos" haurrentzako ipuin ilustratuen bilduma,
Una mochila para el universo
aldatuUna mochila para el universo izan da, argitaratu zenetik, bestseller bat, 150 000 ale baino gehiago eta 14 edizio baino gehiago dituena Japonian, Mexikon, Italian, Turkian eta Grezian, besteak beste. 2012ko azaroan, El León Jardinero fabula argitaratu zuen. 2015eko martxoan, " El libro de las Pequeñas Revoluciones/ Iraultza Txikien Liburua" argitaratu zuen, eta, zenbait hilabetez, arrakasta-zerrenden buru izan zen ez-fikzioan.Gutxienez, zazpiedizio izan ditu.
Los atrevidos
aldatu2015eko urrian hasi zen "Los Atrevidos" ipuin ilustratuen bilduma argitaratzen. Haurrentzako ipuinak dira, eta beren abenturekin haurrei beren emozioak ulertzen laguntzen diete. 2016ko urrira arte 6 titulu kaleratuak zituen, besteak beste, beldurrari, tristeziari, alaitasunari eta autoestimuari buruzkoak. Ikaskuntza Sozial eta Emozionaleko Laborategia ere zuzentzen du, eta, horren bidez, helduentzako eta haurrentzako adimen emozionalarekin lotutako tailerrak eta proiektuak bultzatzen ditu.[8]
Dibulgatzaile
aldatu2010eko abuztutik aurrera eta bi denboralditan, El hormiguero telebista-saioan aritu zen astean behin. 2012ko urrian, Redes saioan sartu zen. Astean behin emititzen zen La 2 katean eta TVEren Nazioarteko Kanalean, eta bertan La Mirada de Elsa atala zuzendu eta aurkeztu zuen, garapen pertsonalari buruzkoa. Redes saioa 2014ko urtarrilean amaitu zen, baina Elsa Punsetek Espainiako telebista publikoarekin lankidetzan jarraitu zuen Para todos la 2 saioan, El mundo en tus manos atalean, 2015eko ekainean programa bertan behera utzi zen arte.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Mención el El Economista. .
- ↑ Elsa Punset, pedagoga de las emociones. .
- ↑ Barambio Checa, Yolanda. (1 de abril de 2008). Elsa Punset: “Creo que las ideas cambian el mundo”. .
- ↑ Entrevista a Elsa Punset. .
- ↑ Elsa Punset: "Mamá, tengo emociones mezcladas´, me dijo mi hija de cinco años". 2 de marzo de 2010.
- ↑ Base de datos de libros editados en España. www.mcu.es.
- ↑ Asuntos propios - Elsa Punset nos descubre 21 rutas para vivir nuestras emociones. 22 de mayo de 2012.
- ↑ Entrevista en El Mundo. .
Kanpo estekak
aldatu- Gune ofiziala
- [1] Inteligencia emocional