Elkano Kopa

Artikulu hau errugbi txapelketari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elkano (argipena)».

Elkano Kopa edo Elcano Cup Donostiako Anoeta estadioan jokaturiko nazioarteko errugbi txapelketa da. 2016an abiatu zen eta hurrengo urteetan jarraitzeko helburua zuen arren ez da beste ekitaldirik izan.

Elkano Koparen lehen edizioa, Tonga eta Estatu Batuen arteko partida, Anoeta estadioan.
2018an Estatu Batuek eta Samoak jokatu zuten elkarren aurka.

HistoriaAldatu

Rugby Challenge Donostia enpresaren proiektua Anoetako estadioaren birmoldaketa inauguratzeko Zeelanda Berriaren eta Frantziaren arteko partida antolatzea zen, eta hori iritsi bitartean urtero Elkano Kopa antolatu nahi izan zuten maila oneko selekzioen artean[1]. Lehenengo ekitaldian Tongako errugbi selekzioak Estatu Batuetakoa garaitu zuen 20-17 emaitzaz[2]. 2017 urteko ekainerako Argentinako selekzioa ekarri nahi izan zuten baina ez zuten lortu.

2018ko azaroaren 10ean partida berri bat jokatu zen eta Estatu Batuek azken jokaldian Samoari irabazi zioten. Bera Bera Rugby Taldea izan zen antolatzailea eta ez zuen Elkano Kopa izena izan.

PartidakAldatu

Urtea Irabazlea Emaitza Galtzailea
2016[2]   Tonga 20-17   Estatu Batuak
2018[3]   Estatu Batuak 30-29   Samoa

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «La Idea del Evento | RugbyChallengeDSS» RugbyChallengeDSS 2016-05-05 Noiz kontsultatua: 2018-09-23.
  2. a b «Tonga gana a Estados Unidos en Anoeta» Mundo Deportivo Noiz kontsultatua: 2018-09-23.
  3. (Gaztelaniaz) «Ensayos y emoción hasta el final. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa Noiz kontsultatua: 2018-11-11.[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekakAldatu