Ireki menu nagusia

Elisabet Tellez Gaztelakoa eta Villamayor (1359[1] - 1401ko abenduaren 30a) jatorri nobleko emakumea, bere aita Bizkaiko jauna izan zen Tello Alfontso Gaztelakoa zen; ama Juana Gartzia Villamayorrekoa izan zen.[2] Haren bizitzari buruzko informazio gutxi dago. Gebaratarren dorretxearen anderea izan zen Oñatiko jauna zen Petri Velez Gebarakoarekin ezkondu ondoren. Arabarekin lotura estua izan zuen.

Elisabet Tellez Gaztelakoa
Bizitza
Jaiotza 1359
Herrialdea Gaztelako Koroa
Heriotza 1401eko abenduaren  30a (41/42 urte)
Hobiratze lekua Gasteizko San Frantzisko komentua
Familia
Aita Tello I.a Gaztelakoa
Ezkontidea(k) Petri Velez Gebarakoa
Seme-alabak
Leinua Ivreako etxea
Jarduerak
Jarduerak aristokrata

BiografiaAldatu

Aita Bizkaiko jauna izan zen Tello Alfontso Gaztelakoa zen, eta ama Juana Gartzia Villamayorrekoa. Elisabeten aitona Alfontso XI.a Gaztelakoa zen.

Petri Velez Gebarakoarekin ezkonduta, sei seme-alabak izan zituen, tartean: Zuria, Beltran, Joan Ladron, Elisabet, Petri Velez Gebarakoa eta Tellez Gaztelakoa, Oñatiko jauna, Leonor Gebarakoa eta Tellez Gaztelakoa;[3] azken hau Antso Martinez Leivakoarekin ezkondu zen, Leiva, Baños de Rioja, Yzcaray eta Santurde hiribilduen jauna eta Leivako gazteluko jauna zena.

1401eko abenduaren 30ean hil zen. Marmolezko hilobi batean Gasteizko San Frantzisko komentuan lurperatu zuten. Bertan idazkun hau irakur daiteke:

« Aquí yace Donna Isabel que Dios perdone, amén, nieta del muy noble rey Alfonso de Castiella e fija del conde D. Tello y muger que fue de D. Pedro Velaz de Guevara, fijo de D. Beltrán de Guevara, XXX diciembre anno del nascimento del Salvador mil CCCC I. »

ErreferentziakAldatu