Tello Gaztelakoa

Tello I.a Gaztelakoa» orritik birbideratua)

Tello Alfontso Gaztelakoa (Mérida, 1337ko ekaina - Medellín, 1370eko urriaren 15a), On Tello ere deitua, Gaztelako infantea, Aguilar de Campooko jauna[1], XXIII. Bizkaiko jauna 1353-1358 eta 1366-1370 bitartean[2][3] eta Castañeda, Berlanga eta Monteagudoko Jauna izan zen.

Tello Gaztelakoa

jaun

Bizitza
JaiotzaMérida1337ko ekaina
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaMedellín1370eko urriaren 15a (egutegi gregorianoa) (33 urte)
Hobiratze lekuaSan Frantzisko eliza
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaAlfontso XI.a Gaztelakoa
AmaLeonor Guzman
Ezkontidea(k)Joana I.a Larakoa
Joana I.a Larakoa  (1353 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Burgundy - Castile and León (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakGaztelako Gerra Zibila

Biografia aldatu

Alfontso XI.a Gaztelakoa eta Leonor Nuñez Guzmangoaren (1310 - 1351) (Alfontso IX.a Leongoaren hereniloba) zazpigarren semea zen, Henrike II.aren anaia eta Petri I.a Gaztelakoaren sasi-anaia zen. Henrike Trastamarakoa anaiaren alde borrokatu zen Petri I.a Gaztelako errege eta anaiordearen aurka. 1353an Joana Larakoa Bizkaiko andrearekin ezkondu zen eta Bizkaiko jaun titulua ere eman zioten, lurralde hartako foruak errespetatuko zituela zin egin ondoan. Bitartean, Petri I.ak Bizkaiko jaurerria agindu zion Aragoiko erregeari, anaiordeen aurkako gerran laguntzen bazion. 1354an Petri I.ari jazarri zitzaizkion Henrike Trastamarakoa eta Tello, baina, garaipen txiki batzuen ondoan, ihes egin behar izan zuten. Tello Bizkaian babestu zen, eta Petri I.ak lurralde haren konkista prestatu zuen. 1355ean batu ziren bizkaitar guztiak eta Gaztelako erregearen gudarostearen aurka borrokatu ziren Gordexolan eta Otxandion. Gerra hura amaitzeko, Gaztelako erregearekin negoziatu zuten ondoren bizkaitar buruzagiek eta bakea hitzartu zuten, Tello-k Gaztelako erregea bakean uzten zuen neurrian. 1358an berriro eraso zion Tellok Petri I.ari, eta Bizkaian sartu zen Gaztelako gudarostea. Laguntzarik ez zuela, Tellok Baionara egin zuen ihes; jaun titulua kendu zioten bizkaitarrek, eta Gaztelako erregearen eskuetan utzi zuten. Petri I.ak Telloren emaztea eta koinatuak hilarazi zituen Bilbon. Baionan egon ondoren, Aragoira jo zuen Tellok. 1366an hil zuten Gaztelako erregea, eta Tello Bizkaira itzuli eta jaun egin zuten berriro. 1367an Naiarako guduan parte hartu zuen dagoeneko Gaztelako erregea zen anaiaren alde, baina Henrike Trastamarakoaren arerioak nagusitu ziren, eta 1370ean hil zen Portugalgo erregearen aurkako kanpaina batean ari zela. Ondorengorik gabe hil zelarik, 1371n Joan printzea egin zen Bizkaiko jaun. Bizkaian, Markina (1355), Elorrio (1356), Gernika eta Gerrikaitz (1366) hiribilduak sortu zituen.

Gaztelako Tellok bederatzi seme-alaba izan zituen:

  • Joanes Tellez (13591385);
  • Alfontso Tellez (1365 - ?);
  • Petri Tellez (1370 - ?);
  • Fernando Tellez (?);
  • Konstantza Tellez (?);
  • Maria Tellez (?);
  • Elisabet Tellez (?);
  • Joana Tellez (?);
  • Leonor Tellez (?).

Erreferentziak aldatu

  1. Díaz Martín, Luis Vicente. (1982). «Don Tello, señor de Aguilar y de Vizcaya (1337-1370)» Publicaciones de la Institución Tello Téllez de Meneses (47): 267-335. ISSN 0210-7317..
  2. Rodríguez García, Francisco. (2002). Crónica del Señorío de Vizcaya. (1. argitaraldia) Maxtor Librería ISBN 84-9761-029-6..
  3. Novia de Salcedo, Pedro. (1851). Defensa histórica, legislativa y económica del señorío de Vizcaya y provincias de Alava y Guipúzcoa. II Bilbo: Librería de Delmas e Hijo OCLC .32334935.


Aurrekoa
Joana Larakoa
Bizkaiko jauna
(ex iure uxoris)

13591370
Ondorengoa
Joanes Trastamarakoa