Elisa Iorio

gimnasta artistikoa italiarra

Elisa Iorio (Modena, 2003ko martxoaren 21a) kirolari italiarra da, gimnastika artistikoan lehiatzen dena. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan zilarreko domina eskuratu zuen taldeka[1].

Elisa Iorio
Bizitza
JaiotzaModena2003ko martxoaren 21a (21 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa

Biografia

aldatu

Modenan jaio zen eta 14 urte zituela Bresciara aldatu zen hango Brixia Nazioarteko Akademian entrenatzeko asmoz.

2017an Mediterraneoko gazte mailako Jokoetan urrezko hiru domina (aparatu guztiak, zaldi-jauzia eta taldeka) eta zilarrezko bat /oreka-barra) irabazi zituen[2]. 2018an gazte mailako Europako txapelketatan Italiak urrezko domina eskuratu zuen eta Ioriok horretaz gain brontzezkoa oreka-barran[3]

2019ko Munduko txapelketan taldeka Italiak brontzea lortu zuen. 2020ko irailean orkatilako lotailuetan min hartu zuen eta hainbat hilabetez egon zen lehiaketatatik kanpo. Ezin izan zuen Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan parte hartu

2022an itzuli zen lehiaketatara. 2024an Europako Txapelketan Rimini 2024an urrezko domina lortu zuen taldeka eta zilarrezkoa barra asimetrikotan, Alice D'Amato taldekidearen atzetik.

Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan Italiak zilarrezko domina eskuratu zuen Estatu Batuen atzetik.

Palmaresa

aldatu
Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris (  Frantzia)   taldeka
Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Stuttgart (  Alemania)   taldeka
Europako Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Rimini (  Italia)   taldeka
2024 Rimini (  Italia)   barra asimetrikoak

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Olympics women’s gymnastics team final: Biles becomes the most decorated gymnast of all time as USA takes gold» TODAY.com 2024-07-30 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  2. (Ingelesez) «2017 Mediterranean Junior Championships Results» The Gymternet 2017-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).
  3. (Ingelesez) «2018 European Championships Results» The Gymternet 2018-08-06 (Noiz kontsultatua: 2024-07-30).

Kanpo estekak

aldatu