Elexalde (Ibarrangelu)

Artikulu hau Ibarrangeluko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elexalde».

Elexalde Ibarrangeluko auzoa da. Udalerriko auzorik garrantzitsuena da, bertan udaletxea, San Andres eliza, bankua, eta herriaren zerbitzurik garrantzitsuenak kokatzen direlarik. Gernika-Lumo eta Elantxobe arteko errepideak bitan banatzen du auzoa. Iparraldean Ibinagako auzoarekin egiten du muga. Herriko antzinako gaztetxea eraitsi ostean, 2006an Bizkaiko Foru Aldundiak sustaturiko 20 etxebizitza tasatuen eraikuntza hasi zen. Etxebizitza hauek, aparkalekuaren ondoan eraikiko dira eta herriko herritar gazteen artean zozketatuko dira.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 329 biztanle ditu.

Demografia eta biztanleriaAldatu

Elexaldeko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
281 288 292 293 297 315 319 329

San Andres elizaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «San Andres eliza (Ibarrangelu)»

XVI. mendean eraikia, kanpaidorrearen gainean bihotz sakratu bat dago. Elizaren barrukaldean, urre koloreko erretablo barroko bat, eta estilo platereskoko egur polikromatuzko erretabloa nabarmentzen dira. 1980ko hamarkadaren amaieran berriztu egin zen barrutik eliza osoa, eta horrekin batera hainbat berrikuntza jarri ziren, berogailu berria esaterako.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu